euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Franciscon banatu dira Estatu Batuetako euskaldunei eman zaizkien lehendabiziko hamabi EHNA agiriak

2007/06/07

Monserrat San Mames gaztetxo kaliforniarra, bere gurasoekin batera, jaso berria duen EHNAren agiria erakusten. Berea izan zen hamabietako lehena
Monserrat San Mames gaztetxo kaliforniarra, bere gurasoekin batera, jaso berria duen EHNAren agiria erakusten. Berea izan zen hamabietako lehena

PUBLIZITATEA

San Francisco hirian banatu dira Estatu Batuetako euskaldunei banatu zaizkien lehenengo hamabi EHNA agiriak, Kaliforniako hiri honetan karia hortarat zabaldu den ordezkaritzak banatu dituen lehenengo hamabiak bederen, zehatzago esateko. Zeremonia txiki batean, ikurriña baten azpian eta Christian Iribarren eta Juan San Mames-ek txistuz Eusko Gudariak jo ondoren banatu zaio lehenengo agiria Monserrat San Mames gaztetxo kaliforniarrari. Bertan egon ziren, era pertsonalean, San Franciscoko bi euskal etxe nagusietako lehendakariak eta horietako batek irakurri zuen EHNAri atxikitako naziotasun aitorpena.
Lehendabiziko hamabi euskal karneten emate ekitaldia joan den maiatzaren 18an egin zen anaitasun oturuntza baten ondotik eta bertara Ezker Abertzaleko Udalbiltzak banatzen duen agiria eskatu zuten hamabi pertsonak bildu ziren, horien artean era pertsonalean San Franciscoko bi euskal erakunde nagusietako lehendakariak, hala nola Christian Iribarren eta Xabier Berrueta, Basque Club (SFBC) eta Basque Cultural Center (SFBCC) lehendakariak, hurrenez hurren. Bertaratutako beste batzuk Basque Educational Organization (BEO) eta International Basque Organization for Human Rights (IBO) erakundeetako kide ere baziren, beste hauek ere Kalifornia iparraldean egoitzadunak.

[San Franciscon karia hortarat zabaldu den ordezkaritzak banatutako lehenengo hamabi EHNA agiriak jaso zituztenak euren agiriak harro erakusten]

Agiria biltzen lehena Monserrat San Mames izan zen, bertara bere gurasoek lagunduta etorri zen nerabe kaliforniarra. Hirurek jaso zituzten euren EHNAk. Emate unearen aurretik, Christian Iribarren eta Juan San Mames-ek --lehena San Franciscon jaioa baxenabartarren seme, bilbotarra bigarrena-- Eusko Gudariak jo zuten txistuz eta Xabier Berruetak --guraso baztandarren seme euskal kaliforniarra bera-- EHNAri atxikitako naziotasun aldarrikapena irakurri zuen.

Lehenengo ekitaldi honetan banatutako agirien erdia Estatu Batuetan Euskal Herriko euskaldunen ondorengo jaiotako pertsonei eman zaizkie eta beste erdia, berriz, Euskal Herrian jaio eta Kalifornian, San Franciscoaldean finkatutako euskaldunei dagozkie.


Lotura interesgarriak

EHNAri buruzko informazioa
Udabiltza.net webgunean

EHNA Argentinako Las Flores-en aurkezturik
2006ko irailaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana

EHNA banatu dute Argentinako General Villegas-en
2006ko maiatzaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Argentinan tramitatzen hasi den agiria
2006ko martxoaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Ezker Abertzalearen Udalbiltza eta Diaspora
EuskalKultura.com-en 2004ko abenduaren 20an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia