euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Francisco Chronicle-k artikulu polita argitaratu du euskal sagardoaz; euskal sagardoa salgai AEBetan

2009/08/12

Isastegi sagardoa, Estatu Batuetan saltzen den etiketarekin (argazkia Jon Bonné/San Francisco Chronicle)
Isastegi sagardoa, Estatu Batuetan saltzen den etiketarekin (argazkia Jon Bonné/San Francisco Chronicle)

PUBLIZITATEA

Duela hogei bat egun EuskalKultura.com-ek txakolin eta euskal sagardo dastaketa baten berri ematen zuen Estatu Batuetan, Ipar Karolinako Durham hirian. Egiari zor, bi euskal edari hauek gero eta zale kopuru zabalagoa ari dira lortzen Ipar Ameriketan. Atzoko edizioan, The San Francisco Chronicle egunkariak artikulu interesgarria zekarren euskal sagardoaz, hain zuzen ere Tolosako Isastegi sagardoaz, izan ere euskal sagardo marka hau eros baitaiteke jadanik Estatu Batuetan. Jon Bonné-k euskal 'Sagardoa' (sic) udan edateko edari ezin egokiagotzat jotzen du bere orrialdetan.

San Francisco, Estatu Batuak. Aipatu artikuluak A Basque cider for summer (Euskal sagardo bat uda sasoirako) darama izenburu eta bertan esaten denez, 2008 Isastegi Sagardo Naturala (sic) salgai atxeman daiteke Estatu Batuetako hainbat tokitan, 9 dolarren truke. De Maison Selections etxea arduratzen da Euskal Herritik ekartzeaz eta Estatu Batuetan banatzeaz. Artikulua argitaratzen duen egunkarian, gainera, Isastegi sagardoa 'Asteko ardo' izendatu edo hautatu zuten joan den maiatzean.

Ikus:

-The San Francisco Chronicle-ko artikulua, sareko bertsioan
-Tolosako Isastegi sagardoa
-Non erosi sagardoa eta txakolina Estatu Batuetan



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia