euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Ferminak bizi-bizi Pazifikoan ere, Kaledonia Berriko euskaldunek antolatu duten festari esker

2013/07/05

Jean Louis Bergara musikaria eta "Lau Eskualdunak" taldeko kideak Alban Cointat omenduaren jatetxean (argazkia JLBergara)  buru Euskal Herritik Kaledonia Berrira
Jean Louis Bergara musikaria eta "Lau Eskualdunak" taldeko kideak Alban Cointat omenduaren jatetxean (argazkia JLBergara) buru Euskal Herritik Kaledonia Berrira

PUBLIZITATEA

Kaledonia Berriko "Amicale du Pays Basque SONC" elkarteak Euskal Jaia egingo du bihar irlako hiriburuan, Noumean. Festa Alban Cointat bazkidearen omenez egingo da, hiriko frontoian, bertako euskaldunen topagune nagusian. Euskal Herritik "Lau Eskualdunak" taldea ekarri dute antolatzaileek, Jean Louis Bergara musikaria tarteko, eta eurek ere jai egun berezi honetako egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute: xistera erakustaldia, euskal pastel lehiaketa, txarangak eta dantzaldia goizaldeko ordu txikiak arte.

Noumea, Kaledonia Berria. Munduan zehar San Ferminak ospatzen hasiko dira asteburuan Diasporako euskal etxeak, eta aurten jaia Pazifikoko uharteetaraino helduko da, Kaledonia Berriko "Amicale Pays Basque Sonc" elkarteari esker. Festa Noumea hiriburuko frontoian eta tabernan egingo da eta bertara bilduko dira inguru hauetako euskaldunak eta lagunak. Jaiak Alban Cointat omenduko du.

Eguneko egitaraua goizeko 10:30tan hasiko da, xistera erakustaldi batekin. Ondoren, eguerdian, festari musika jarriko dio "Lau Eskualdunak" taldeak (izen hori eman baitiote Jean Louis Bergara musikaria tarteko duen laukoari). Horrez gain herri kirol erakustaldiak eta euskal pastel lehiaketa egingo dira eta hiruetan musika eta dantza hasiko dira berriz, Malawi fanfarrearekin eta dantza brasildarrak egiten dituen talde baten erakustaldiarekin. 

Kaledonia Berria San Fermin 2013

[Kaledonia Berriko euskaldunek bihar egingo duten festaren afitxa]

Arratsaldeko lauetan bestalariak "Pakito Erraldoia" egiteko bilduko dira; "Pakito el Chocolatero" abestiarekin ahalik eta lagun gehien dantzan jartzen ahaleginduko dira, alegia. Bostetan artista gonbidatuen kontzertuak hasiko dira eta, bederatzietan, jaiari amaiera emateko "Lau Eskualdunak" igoko dira berriz ere taulagainera eta dantzaldia egingo da goizalderaino.  



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia