euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Ferminak barrutik bizi nahi dituzu? Ikus itzazu festako irudi ikusgarrienak Navarra360.com webgunean

2015/07/14

Udaletxearen Plazaren irudi ikusgarria (argazkia Navarra360.com)
Udaletxearen Plazaren irudi ikusgarria (argazkia Navarra360.com)

PUBLIZITATEA

San Fermin festak maita dituztenentzat, baina Iruñera etortzeko aukerarik izan ez dutenentzat, Navarra360.com webguneak jaia eta zalaparta barrutik bezala bizitzeko aukera eskaintzen die, argazki panoramiko ikusgarrien bitartez. Gaur amaitzen dira aurtengo Sanferminak, eta, datorren urtekoen zain gauden bitartean, hona irudi sorta benetan zirraragarria.

Iruñea, Nafarroa. Gaur amaitzen dira San Ferminak eta aste luze honek milaka irudi gogoangarri utzi ditu. Horietako asko telebistan, egunkarietan eta sare sozialetan ikusi ditugu, eta bilduma horri beste sorta berri bat gehitu nahi diogu: Navarra360.com webgunearen argazki panoramikoak.

Webguneak Nafarroako hainbat tokietako irudi panoramikoak eskaintzen ditu, eta San Ferminei eskainitako txokoa zinez da ikusgarria. Jarraian horietako batzuk aukeratu ditugu:

Gaiteroak Udaletxearen Plazan

Beste irudi batzuk aurreko urteetakoak dira, baina merezi du horiek ere ikustea:

Navarreriako iturritik salto

Entzierroa

Zezen plaza

Txupinazoa

Eta amaitzeko, ikus Nafarroako hainbat lekuetako panoramika ederrak:

Urbasan, Pilatosen balkoia

Oliteko Gaztelua



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia