euskal diaspora eta kultura
2014/06/27
PUBLIZITATEA
Vancouver, Kanada. Uda partean antolatzen dituzten ekitaldi gehienak legez, New Westminster inguruan dagoen Hume Park-en ospatuko dituzte San Fermin jaiak Vancouverreko euskaldunek. “Urrunen bizi denarentzat 20 minutura baino ez dago eta hori, Vancouverren, ez da ezer”, azpimarratu du Sommer-ek.
Parkea “oso leku aproposa” da horrelakoak antolatzeko, tenis zelaiak, igerilekua, ur-parkeak eta ume zein nagusientzako zonaldeak dituelako. “Goizean goizetik joaten gara batzuk, leku on bat hartu, aterpe bat eta Ikurrina jarri, eta euskal musika entzuteko gailua instalatzeko”, gehitu du lehendakariak.
Donostiarra da Sommer, alemaniar batekin ezkondua, eta familia eta lagunak gonbidatzera animatzen ditu Euskal Etxeko bazkide eta lagunak. “Euskal Etxe txikia da geurea, 120 bazkide gara, gehienez jota, eta ekintzetara 50 bat joan ohi gara”. 13:00etan hasiko da jaia eta, bukatu, gaua iristen denean edo euria hastekotan.
Apirilean antolatu zuten Aberri Eguna eta ekaina hasieran Mus Txapelketa (Vancouverretik ipar-ekialdera hiru ordu eskasera dagoen Merritt-en, azken hau) eta, orain, San Ferminak ospatzeko prest daude. Bai eta Andra Mariak, abuztuaren 16an. “Hainbat gauza egiten saiatzen gara uda aldean, garai polita delako hemen”, bukatzen du Sommer-ek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus