euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Fermin jai alaia eta jendetsua Valentziako Euskal Etxean, Venezuelan, bigantxa eta guzti

2015/07/06

Gaztetxoak Valentziako Euskal Etxeko San Fermin festaz gozatzen (argazkia Valencia-Carabobo EE)
Gaztetxoak Valentziako Euskal Etxeko San Fermin festaz gozatzen (argazkia Valencia-Carabobo EE)

PUBLIZITATEA

Nafarroan iruindarrak txupinazoaren zain daude irrikaz baina munduaren beste muturrean, Venezuelan, aurrea hartu diete Valentziako Euskal Etxean, Carabobo estatuan. Bertan, asteburuan egin zuten San Fermin festa, bazkari batekin eta bigantxa eta guzti. Giroa aparta izan zen eta gazte zein nagusiek asko gozatu zuten egunaz.

Valentzia, Venezuela. Carabobo estatuko Valentziako Euskal Etxeak urteroko San Fermin jaia ospatu zuen asteburuan, Euskal Herriko ospakizunei aurrea hartuta. Elkarteko festarik nagusienetakoa da eta aurten ere lagun asko bildu ziren bertara, 323 zehazki, eta horietako asko gainera gazteak, 17 eta 24 urte bitartekoak. Elkarteko presidente Arrate Coscojuelak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, nagusiena Rosario Bengoechea de Ibarra izan zen (80 urte) eta gazteenak Rodrigo Amoldoni Amezqueta (4 urte) eta José Gutierrez (4 hilabete).

Si en Iruña todo el mundo espera ansioso el txupinazo y el arranque de las fiestas de San Fermín, en Venezuela se les han adelanteado. El Centro Vasco de Valencia, estado de Carabobo, celebró por todo lo alto la fiesta este fin de semana, con una comida y su tradicional "encierro" con vaquillas. Las reses resultaron ser muy fogosas, y alguno que otro de los valientes que se lanzaron al ruedo se llevó algún revolcón, pero el ambiente fue un año más muy animado y alegre.

Aspalditik ospatzen da venezuelar euskal elkartean festa hau, eta urteko nagusienetakoa da, Aberri Eguna eta Begoñako Amaren festarekin batera. Aurtengoan, jaia bazkari eder batekin hasi zen, elkarteko tabernako arduradun berriak, Freddyk, prestatuta. "Freddyk Ander Unamunorekin ikasi zuen, harek Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen arte, gure  herriaren egungo egoera dela eta", azaldu du Arrate Coscojuelak. Menuan, azpizuna patatakin, legatza saltsan, paella, kroketak, tortila, babarrrunak, natillak eta gazta tarta.

Bazkaostean, eguneko unerik zirraragarriena heldu zen, bigantxak askatzeko momentua. Bigantxak 15:30tan heldu ziren euskal etxera, El Roscio ganadutegitik, eta 16:30 bolanderoa bota eta askatu egin zituzten. "Entzierroa" oso bizia izan zen, bigantxak indartsu atera zirelako eta parte hartzaile batzuk estu eta larri ibili ziren, ikusleen gozamenerako.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia