euskal diaspora eta kultura
2013/02/14
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Jarraian euskarazko piropo zerrenda eskaintzen diegu gure irakurleei, Euskal Herrian ligatzea ezinezkoa dela dioen topikoa gezurra dela erakusteko aukera izan dezaten. Edo erabiltzen saia daitezen, hitz goxoak beti hitz goxo baitira.
Aurreneko piropoak 2005ean FEVAk (Argentinako euskal etxeen federazioak) eta HABEk argitaratu zuten liburuxkatik atera ditugu. Urte hartako Argentinako Euskal Aste Nazionalean banatu zituzten liburuxkak eta arrakasta handia izan zuten (jendeak gustura hartu zituen behintzat, hortik aurrera ez dakigu zer gertatu zen). Hauek dira: batzuk gehienbat euskara ikasten ari zirenetzat bilduak --eta oinarrizkoak beraz-- beste batzuk, aldiz, zinez gure herrietako gazte arituek ibilitakoak.
-Oso/Asko maite zaitut!
-Hau mutil/neska katxarroa!
-Panpoxa!
-Xarmanta
-Ai zelako irriparra, hura da nire iparra, gidatzen nauen izarra!
-Esan zure izena, eta Olentzerori eskatuko diot
-Zergatik da itsasoa gazia? Zuk daukazulako goxotasun guztia!
-Zu kurba horiekin eta ni frenorik gabe...
-Zeu zara piroporik ederrena
Uribe Kostatik, 2011ko Piropo Lehiaketako irabazleen zerrendako batzuk (gehiago, hemen).
-Zu ez zara ni gabe, ni zurekin besterik ez naiz.
-Zu zara zartagin, ni olio, irakiten goiz eguerdiro.
-Ez adar, ez hosto, nik zure enborra nahi dut, morrosko!
-Hainbat gauza dastatu izana eta zu zara gehien gustatu zaidana.
-Ez zaizula pasa arrozie, ene kanela paluakin eingo baitogu kriston arrozkonletxie!
Eta amaitzeko, piropoak bota eta asmatu zaleak direnentzako, jakin Ermuko Udalak 2013ko Piropo Lehiaketa deitu berri duela. Proposamenak bidaltzeko epea martxoaren 12an amaituko da. Informazio osoa, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus