euskal diaspora eta kultura
2012/02/20
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. San Balendin eguna ospatzeko Boiseko Eukara ikasleek ideia ederra izan dute aurten: irakasleek lagunduta, klasean maitasun gutunak idatzi dituzte azken egunetan, eta, Maiteminduen Egunaren karira, munduko zenbait euskara ikasleei bidali dizkiete.
North American Basque Organizations (NABO) elkarteko Euskara koordinatzaile Izaskun Kortazarrek azaldu duenez, oinarrizko mailako ikasleek Boise State University-ko ikasleei bidali dizkiete, bertatik bertara; eta erdi mailakoek Australiako euskara ikasleei. Goi mailakoek, berriz, Europako hainbat lekuetako ikasleei zuzendu dizkiete: Londres, Erroma, Bartzelona, Euskal Herria...
[Hona hemen maitasun gutun horietako batzuk. Inork erantzun nahiko balu, bidal dezala gutuna helbide honetara.]
Datozen egunetan ikusiko dugu posta-truke honek emaitzarik duen, izan ikaskideen arteko elkartasuna, edo agian, zerbait gehiago.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus