euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Antonio de Los Altoseko euskal-venezuelar zaletuek Pelota Txapelketa lehiatu batekin gozatu zuten

2007/04/27

Los Castores frontoiko Txapelketako irudi bat (argazkia El Avance)
Los Castores frontoiko Txapelketako irudi bat (argazkia El Avance)

PUBLIZITATEA

San Antonio de los Altoseko euskal komunitatean, Venezuelan, pilotak zaletu asko ditu eta Los Castores frontoian kirol hau bultzatzeko jarduera eta txapelketa ugari egin ohi dira. Azkenetako bat zinez pelota txapelketa lehiatua izan zen, inguruko jokalari eta zaletuek ederki gozatu zutena. Paleta Goma A mailako finalean Gorka Ezponda-Emilio Papa eta Diego Lana-Joe Gonzalvesek bikoteak, biak ala biak izan ziren garaile. Partida ikusgarria jokatu zuten eta 29 puntura berdindu zutenean azken tantoa ez jokatzea erabaki zuten, ikusleen txaloen artean. Zaletuek bizkarrean atera zituzten frontoitik.
San Antonio de los Altoseko euskal komunitateak ederki gozatu zuen martxoaren 24 eta 25ean egin zen pelota txapelketarekin. Los Castores frontoia izan zen txapelketaren gunea. Kantxa hau Venezuelako bigarrena da tamainaz, Caracaseko Euskal Etxekoaren atzetik eta Cooperativa de Servicios Multiples Los Castores izeneko elkarteko parte da. Euskaldunek sortu zuten kooperatiba hau, Silverio Zabala abadea buru zelarik. Berarekin batera euskal familia asko izan zituen bultzatzaile, tartean Ezponda, Uzkanga, Garay, Goikoetxea, Larrauri, Olza, Etxebarrieta, Mañaricua, Lana, Amenabar, Anzola, Elguezabal, Otaño, Gurtubai, Sorozabal, Tejada, Basañez, Etxetxipia, Bilbao eta Goñi, besteak beste.

1970an eraiki zuten frontoia eta duela 34 urte Los Castoreseko Euskal Pilota Taldearen entrenamendu eta txapelketen egoitza da. Venezuelako selekzioko jokalari asko talde honetan hasitakoak dira. Los Castoresetik pasa dira, esaterako Gaizka Ezponda, Francis Moya, Diego Lana, Joel Goncalves, Jesus Goncalves eta Etxebarrieta-Mañaricua anaiak, besteak beste.


Lotura interesgarriak

Valencia-Caraboboko Euskal Etxea
www.valenciakoeuskoetxea.com

Caracas-ko Eusko Etxea
www.euskoetxeacaracas.blogspot.com

San Antonio de los Altos-i buruzko informazio gehiago
Gaztelaniazko Wikipedian


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia