euskal diaspora eta kultura
2008/12/26
PUBLIZITATEA
San Juan, Argentina. 'San Juango Euskal Dantza Taldea' euskal etxetik kanpoko emankizunetan estreinatu egin zen joan den abenduaren 6ean, Medano de Oro herrian eskaini zuen dantzaldiarekin. Taldeak apenas hilabete bat darama abian baina Erica Sanchez irakaslearen gonbitea jaso zuen Presidente Sarmiento Eskolaren urte bukaerako jaialdian parte hartzeko. 'Euskal kultura eta dantzak zabaltzeko aukera oso polita iruditu zitzaigun', azaldu dio EuskalKultura-i Carina Oyolak, taldeko sustatzaile eta dantzariak. 'Ikusleak oso jatorrak izan ziren orokorrean eta dantza hauek zein herritakoak ziren jakin nahi izan zuten'.
San Juango Euskal Etxeko dantza taldea Paulo Landa, Carina Oyola, Erica Sánchez, Mercedes Cuadra eta Maximiliano Vega dantzariek osatzen dute. Eurekin batera Ismael Espinosa txistularia aritzen da, Euskal Herrian jaio baina San Juanen bizi dena. Momentuz taldeak bost kide baino ez ditu, baina euren ilusioa hazia ereiten ari da San Juango komunitatean eta etorkizunean askoz gehiago izango dira zalantzarik gabe. Gogoratu beharra dago, taldearen sorrerak bultzada handia jaso zuela orain dela hilabete batzuk Hendaiako Mutxikoak eta Hondarribiko Meakako Adixkideak taldeetako dantzari beteranoek Argentina bisitatu zutenean. Euren eredua akuilu izan zen San Juango dantzarientzako, Euskal Herria eta Diasporaren harteko hartuemanek sortzen duten aberastasun eta lankidetzaren irudi.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus