Salto, Uruguai. Apirilaren 10etik 14ra egingo da aurten Uruguaiko Salto hirian bertako "Saltoko Euskaldunen Taldea" euskal etxea antolatzaile duen ekitaldia. ‘Harriague Astea’ euskal gizatalde saltotarrak Pascual Harriague aitzindari hazpandarraren gorazarre urtero egiten duen kultura ekitaldia da, izan ere Harriague izan baitzen XIX. mendearen amaieran Tannat mahats-mota Uruguaira ekarri eta herrialdeko ikur bihurtu zuena. Omenaldiak helburu hartzen du ardogile lapurtarraren legatua gogoan atxiki eta sustatzea, baina baita ere euskal kulturari eta euskal kulturarekin lotura duten beste hainbat kultur adierazpeni ere ikusgarritasuna ematea.
Hona aurtengo egitaraua
HARRIAGUE ASTEA 2025
Apirilak 10, osteguna
- 19:30etan: Astearen hasiera. Evangelina Espigaren argazki erakusketa. Ardogintza-ondareari buruzko aurkezpena, Sandra Durand irakaslearen ardurapean. Saltoko Ardoaren Kluba: Giménez Méndez Upategia. ‘Saltoko Abesbatza’ren (sic) emanaldia. Lekua, Mercado 18 kultur gunean.
Apirilak 11, ostirala
- 20etan: “Iragana, oraina eta etorkizuna Uruguaiko ardogintza jasangarrian” hitzaldia. INAVIko Eduardo Felix ingeniari agronomoa hizlari. Herriko, INAVIko eta kanpoko upategietako ardoen dastaketa. Lekua, Mercado 18 kultur gunean.
Apirilak 12, larunbata
- Bisita Harriague Upategira. Euskal Topaketa. Ekintzaileen azoka. EHUko Ander de la Fuente doktorearen hitzaldia: “Harriague upategiaren eraikuntza-eboluzioari buruzko oharrak”. Euskal sukaldaritza. Paella. Ardo dastaketa. Euskal dantzak. "Saltoko Abesbatza" (sic). Pinturak akuarelekin, Dita Carbone artista uruguitarrarekin. Lekua, Harriague Upategia.
Apirilak 13, igandea
- Euskal gizataldearen bazkaria. ‘Euskal Aztarnak (Huellas Vascas) proiektua. Lekua, Harriague Upategia.
Apirilak 14, astelehena
- 10etan: lore eskaintza Pascual Harriagueren hilobian. «Entre Viñas y Bodegas» (Mahasti eta Upategi artean) zirkuitoa, Hilerri Nagusian. 'Salto, tannat-en sorlekua' izendatzea. Tannat-en ibilbidea. Bisita Harriague Upategira. Lekua, Harriague Upategia.
Saltoko Euskaldunen Taldea Facebook-en, Grupo Vasco Salto