euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Salto, Uruguai: 'Harriague-ren Astea'k bertako euskal marka bizigai eta aurrerapide ospatuko apirilaren 11tik 16ra

2022/04/11

Harriagueren sotoa zena bereskuratu, egokitu eta oihartzuneko biltoki, dinamikaleku eta arretagune bihurtzen ari dira Salton. Proiektuan bertako erakunde publiko eta pribatuak, eta EHko sostengua ere ari dira biltzen (artxibo irudia Harriague tokian)
Harriagueren sotoa zena bereskuratu, egokitu eta oihartzuneko biltoki, dinamikaleku eta arretagune bihurtzen ari dira Salton. Proiektuan bertako erakunde publiko eta pribatuak, eta EHko sostengua ere ari dira biltzen (artxibo irudia Harriague tokian)

PUBLIZITATEA

Salto, Uruguai. Gaur hasiko da Salton, 'Harriague Astea'ren laugarren edizioa. Programa ludiko-kultural honek bertako Udala eta hiriko Saltoko Euskaldunak Euskal Etxea buru dituen ahalegin publiko eta pribatua uztartu ditu, biztanle eta bisitariei euskal tradizioei lotutako programa bat partekatzeko gonbitea luzatuz, guztia XIX. mende hondarretik hasita bertako ekonomia eta ardogintzan eragile izan zen Pascual Harriagueren figura aldarrikatzea abiapuntu. Hazparnen jaiotako Harriaguek dauka Uruguain Tannat, egun herrialdeko 'mahats' nazionala' kontsideratua dena bertaratu eta sartu/sendotu izanaren ohorea. Hortik abiatuta proiektu oso bat sortu dute inplikazioak kulturan, ardogintzan, gastronomian, kirolan, turismoan eta orohar eskualdeko ekonomia eta aurrerabidean.

PROGRAMA

Apirilak 11 eta 12, astelehena eta asteartea
-Harriague Kopa (Paleta Txapelketa)
Lekua: Circulo Sportivo (Hogeita hiru izkina Rivera)

Apirilak 13, asteazkena
- 13:00etan. 'Harriague Euskal Etxea'ren inaugurazioa
- 13:15ean. Hitzaldia: «Euskal mahatsondoak Uruguain» Francisco Carrau eta Dastaketa
Tokia: Harriague Euskal Etxea (Pascual Harriague eta Etcheverry etorbideak)
- 20:00etan. Harriague Kopa, Paleta Txapelketa
Lekua: Circulo Sportivo (Hogeita Hamar eta Hiru izkina Rivera)

Apirilak 14, osteguna
- 10etan. Lore eskaintza, Harriague Hilobian
Lekua: Hilerri Nagusia (Figueroa 799)
- 18:00etan. Hitzaldia: «Ondare-paisaien kudeaketa sozioekonomikorako ereduak eta horien aplikazioa Harriague Upeltegien Uribarri proiektuan», Ander de la Fuente Arana arkitektoaren eskutik (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Tokia: Harriague Euskal Etxea (Pascual Harriague eta Etcheverry etorbideak)
- 20etan. Harriague Kopako finala
Lekua: Circulo Sportivo (Hogeita Hamar eta Hiru izkina Rivera)
- 21:00etan. TANNAT ROCK Buitres taldearen kontzertua bata besteare ondotik talde gonbidatuak.
Lekua: Harriague upategia (Pascual Harriague eta Etcheverry etorbideak)

Apirilak 15, ostirala]
- 18etan. ARDO FESTA [honela, soilik euskaraz izendatua]
Lekua: Harriague Upeltegia (Pascual Harriague eta Etcheverry etorbideak)
- 18:15ean. Tannat-en sorburuan dauden upeltegiak. Parte hartzen duten Upeltegien aztarnak Harriague Upeltegiko gune historikoan jartzea.
- 19etan. «Analisi arkeologikoaren ahalmenak Harriague upategi zaharren egitura eta funtzionamendua ulertzeko», Iban Sánchez arkeologoaren eskutik (Euskal Herria)
- 20etan. Aurkezpena: enoturismoaren aukerak (INAVI & MINTUR)
Lekua: Harriague Euskal Etxea
- 21etan. Taberna. Euskal gastronomia.
- 23etan. Restart (Baco Edition)
Ardo Festaren itxiera musika elektronikoarekin

Apirilak 16, larunbata
- 13:00etan. Euskal Etxeen Topaketa eta Hitzaldia: DLBL proiektua, mahatsaren didaktika eta Harriague upategiak», Andoni Diez arkitektoa (Euskal Autonomia Erkidegoa)
Lekua: Harriague Euskal Etxea (Pascual Harriague eta Etcheverry etorbideak)

Informazio gehiago eta xehetasun gehiago lacunadeltannat@gmail.com helbidera idatziz.

Antolatzaileak
Bodega Harriague kultur gunearen Kudeaketa Batzordea
Saltoko Euskal Etxea / Salto Intendentzia / Salto Mahastizainen Elkartea

Babesleak
INAVI – MINTUR – Saltoko Turismoko Mahai Estrategikoa



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia