Salto, Uruguai. Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeak bultzatutako ‘Futbolak batzen gaitu-Euskal Herria ezagutu’ ekitaldiaren bigarren edizioa urriaren 19an egin da hiriko Kirolen Plazan. Bost eskolatako ikasleek, bost taldetan banaturik, Bilboko Athletic, Real Sociedad, Eibar, Alaves eta Osasuna euskal futbol taldeen izenean jokatu zuten ‘Euskal Liga imajinatuz’ lelopean eta irabazlerik lortzeko helburua ez zuen ekitaldian eskola guztiek izan zuten euren saria.
Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeko lehendakariak azaldu digunez, “proposamenaren xedea da euskal kultura gaztetxoen artean zabaltzea, beren euskal abizenei buruzko jakinmina sortzea eta beraiek Euskal Herriari buruz ikertzea”, adierazi digu Luis Zalduak.
[“Aurten, soka-tira lehiaketa ere sartu genuen programan neska-mutilek Herri Kirolak ezagut ditzaten” jakinarazi digu Zalduak. Argazki gehiago, hemen]