euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Salto, Uruguai: ‘Baskos 33’ futbol taldea Senior Ligako ‘A’ kategoriara igo da eta laster futbol zelaia estreinatuko du

2020/09/03

"Saltoko Euskaldunen Taldea" Euskal Etxeko 'Baskos 33' futbol taldea ikurriña soinean zelairatzen da igandero Uruguain
"Saltoko Euskaldunen Taldea" Euskal Etxeko 'Baskos 33' futbol taldea ikurriña soinean zelairatzen da igandero Uruguain

PUBLIZITATEA

Salto, Uruguai. 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxeak eta herri bereko ‘Treinta y tres’ Klubak sortu zuten iaz ‘Baskos 33’ Futbol Taldea. 2019an ibilbide ezin hobea egin ondoren Senior Ligako (45 urtetik gorako jokalari amateurrena) ‘A’ kategoriara igo da eta abuztuaren amaieran bere lehenengo partida izan zuen liga berrian, emaitza bikainekin.

Orain, igandero izango dituzten partidetarako entrenatzeaz gain, jokalariak gogor ari dira lanean, Euskal Etxeko kideak lagun, laster euren futbol zelaia estreinatu ahal izateko. Gogora dezagun esku artean dituen proiektuen artean, Saltoko Euskaldunen Taldea Kirol eta Gizarte Gunea ari dela eraikitzen. Bertan futbol zelaiaz aparte, txokoa (erretegi eta jendea biltzeko areto bat), kanpina, aldagelak eta, ororen buru, kirola egiteko beste hainbat aukera eskainiko dizkio komunitateari.

Euskal Etxeak gogor segitzen du lanean, bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Saltoko Udalarekin batera, ‘Uribarri eta Gernika Kultur eta Memoria Gunea' proiektuan; "Harriague Upeltegia, Tannat-en Zero Puntua" Kultur Gunean kokaturik erabat bideratuta dago. Bertan oroitarri bat eraikiko dute laster, lauburu tankera duena hain zuzen, harrizko arkuen teknika erabiliz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia