euskal diaspora eta kultura
2009/12/03
PUBLIZITATEA
Salta, Argentina. Bere lehenengo urtebetetzea ospatzen ari da gaur Saltako 'Gure Etxea' Euskal Etxea. Proiektua orain dela 2 urte hasi zen bideratzen, Jorge Saracho, Emilio González Turu, honen aita Apolo Emilio González (guraso nafarren semea) eta Rodolfo Unamuno bildu eta Euskal Etxea sortzeko lanetan atsedenik gabe hasi zirenean, gogoz eta ilusioz beterik. 'Gure Etxea'ko fundatzaileek Diasporako lagun eta instituzio ezberdinen sostengua jaso zuten: adiskideak, ezagunak, Euskal Herriko lagunak eta FEVA ere eskuzabalak izan ziren laguntza eta animoak emanez. Euskal Etxean Cesar Arrondo irakasleak egindako lana bereziki eskertzen dute, Saltako Euskal Etxea munduratzeko egin zen ahaleginean bere presentzia 'ezinbestekoa' izan zelako.
Urtebete joana da 2008ko abenduaren 3tik --eguna, nahita aukeratua, San Frantzisko Xabier nafarraren eguna eta Euskararen Eguna zelako-- eta Euskal Etxeko fundatzaileek atzera begiratzen dutenean "poztasun ikaragarria" eta "harrotasun ezkutaezina" sentitzen dutela aitortzen dute. Izan ere egindako bidea ez da erosoa eta xamurra izan, erakunde bat sortzea, eta are gehiago bizi-bizi mantentzea, zeregin neketsu eta korapilatsua gerta daitekeelako gaur egun bizi den egoera ekonomiko tamalgarrian.
Euskal Etxeko fundatzaileak pozik eta apal agertu dira 'Gure Etxea'ren lehen urteurrenean: "Haurtxo jaioberri baten antzekoak gara. Zaintza eta ardura bereziak behar ditugu, eta lehenagotik proiektuan lagundu gaituzten adiskide eta instituzioenak oraindik ere behar ditugu. Pauso txiki bat besterik ez dugu eman, dardartsua, akatsetatik salbuetsia izan ez dena, eta oraindik lan asko egin behar dugula badakigu", esan dute.
Etorkizunera begira
Saltako 'Gure Etxea' Euskal Etxea hobetu eta indartzeko asmoarekin, 2010. urtean burutzeko proiektu eta gai zerrenda bat proposatu diote euren buruari Saltako lagunek. Hauxe:
-Egoitza, espazio fisiko bat lortzeko egin behar diren kudeaketak burutu
-'Zinema & Solasaldia' egitea filme euskaldun baten inguruan, Alejandro Arroz zinema zuzendaria partaide
-Ander Blasco Gromaz sopelarraren bisita eta aurkezpena antolatzea, bere trikitixa, eskusoinu
pianoarekin, uztaila eta abuzturako. Era berean, beste Euskal Etxe batzuekin koordinatzea, hiri argentinar gehiagotan ere aurkez dadin
-Kutsu euskaldunetako gaietan ikastaroak antolatzea: musika, historia, geografia, gastronomia, kirolak etab.
-Euskararen ikaskuntza bultzatzea
-Euskal Komunitateko 'Emakume Nabarmenena' izendatzea
-Liburutegi eta bideoteka antolatzea
-Salta Euskal Herriko hiri batekin senidetzeko pausoak ematea, Herriko Turismo Idazkariarekin batera
-Ohiko festa euskaldun gehienak ospatzea
-Familiarteko ibilaldi eta txangoak antolatzea.
-Hezkuntza arloan, alor horretako erakundeekin lan egitea
-Jai nazional argentinar guztietan (Hiriaren fundazioa, maiatzaren 25a eta uztailaren 9a) parte hartzea, baita bestelako komunitatekoetan ere
-Euskal Etxeak Expedición Bicentenario egitasmoan parte hartzea (2010. urterarte gure haurren ametsak gordetzea helburu duen nazio barruko proiektua)
-"La Hora de los Vascos" irratsaioa emititzen hastea.
-FEVAko kide bilakatzeko pausoak ematea
-Komunitateko kideei Euskal Herriaren historiako momentu ezberdinen inguruan hitz egitea
-Udalarengandik Hiriko berdeguneren bat lortzea Saltako euskal komunitatearen plaza egiteko eta ondoren, bertan, Gernikako Arbolaren muskila landatzeko
-Probintziako komunitateak parte hartzen duen programa solidarioetan partaide izatea
-Probintziako kultura-batzorde ezberdinetan parte hartzea
-Harremanak sendotzea gainerako Euskal Etxeekin
-Ginerako Euskal Etxeetako dantzari, musikari, antzerkilari, abesbatza eta antzekoen emanaldi eta aurkezpenak antolatzea
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus