euskal diaspora eta kultura
2009/09/22
PUBLIZITATEA
Salta, Argentina. Joan den igandean, irailaren 20ean, Saltako Gure Etxea Euskal Etxeko kideak, Argentinako Salta probintzian, lan-bilera bat egin zuten, elkartea osatzen duten batzordeetako zenbait kide bertaratu zirelarik.
Euskal Etxeko idazkari den Emilio Fernandez Turuk txostena aurkeztu zien bildutakoei, erreferentzia emanez duela gutxi Buenos Airesen FEVAn antolaturik eginiko Euskal Kultura Tailerraz, bera izan baitzen bertako euskal etxeko ordezkari. Batzarrak, bestalde, Guillermo Echazu bazkidea izendatu zuen Bigarren Mendeurreneko Batzordeko partaide izateko, Euskal Etxearen izenean.
Azkenik, eta elkarteko lehendakari den Jorge Saracho Bianchik EuskalKultura.com-i adierazi dionez, Euskal Etxea aztertzen ari da neurri batzuk Saltako populazio gabetua laguntzeko, hala nola laguntza medikua ematea, bigarren maila ikasten ari diren ikasleei gai batzuetako sostengu eskolak ematea, eta aholkularitza juridikoa ematea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus