Bakersfield, AEB. Koronabirusaren tenore honek albiste txarra ekarri zigun Bakersfield-en lehenago Kern City gisa ezagutua zen eremutik, trenbide ondoko Noriega euskal ostatuak krisi hau pasatuta ateak berriro zabalduko ez zituela jakin zenean. Bakersfield hiriko biztanleen eta Kaliforniako euskaldunen biltoki kuttuna eta zenbait belaunaldiren bizitza eta oroitzapenen lekuko eta gordailu zen eraikina salgai ezarri dute orain, eta ezagutzera eman da zenbat sos eskatzen dioten Noriega zaharra bereganatu nahi duen pertsona, elkarte edo enpresari.
Gogoan hartu jabegoa aski handia dela eta baitaratzen dituela taberna, jatetxea, 19 gela dituen ostatu zaharra (batzuk biltegi gisa erabiltzen dira egun, eta gelek oro har zaharberritzea eskatuko lukete legeak ezartzen dituen egungo baldintzetara egokitzeko) eta frontoia, guztiak hego Kaliforniako euskal ondareko zati garrantzitsu direnak. Zer esanik ez, geroa erosle berrien asmoen menpe dagoela eta guztia aldatu, bota edo desagertzeko txartelak handiak daudela zozketa honetan.
Hauek dira jabegoa saldu/errentatzeko atera diren zenbakiak (iragarkia):
Oinarri prezioa: $ 157,199 | Eskudiru sarrera: $ 52,601 |
Sarrera gordinak: $ 610,971 | Inbentarioa: $ 15,149 |
Errentatzekotan: $ 3,000 / hilabetero | Antzariak & lanabesak: $ 92,000 |