euskal diaspora eta kultura
2010/09/09
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Internet bidez eta liburudendetan eros daitezke jada Txertoa argitaletxeak argitara eman dituen 'Kaixo!' mintza-liburuaren ingeles eta frantses bertsioak. Esku liburu hauen aurkezpenak aurrekari arrakastatsua du, 'Kaixo! Guía de conversación castellano-euskara' liburuak izan zuen harrera bikaina, dagoeneko haren zortzigarren edizioa kalean da eta.
Orain, proposamen berri hauekin Txertoak frantsesa eta ingelesa egiten dutenei euskara ezagutzen hasteko bidea erraztu nahi die, ikasle, turista zein interesa duen edonorri esaldi praktiko eta erabilgarriak eskainiz.
Asmo horrekin eskuliburuen egileak, Garikoitz Knörr filologo gasteiztarrak, eguneroko egoeratan erabiltzen diren esaldiak aukeratu ditu: jatetxeetan, supermerkatuan edo lagunartean esan ohi direnak, adibidez.
Horrez gain, eskuliburu hauek euskararen historia eta gaur egungo egoerari buruzko sarrera bat (Henrike Knörr euskaltzain zenak idatzia), ahoskatze gida, oinarrizko gramatika eta hitz arruntenen hiztegiak dakartzate.
-Kaixo!: Manuel de conversation français-euskara erosteko: hemen
-Kaixo!: English-Basque conversation guide erosteko: hemen
slñadkfjlkasjd
lur, 2010/09/09 10:29
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus