euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko talde batek estrenatu zituen Bask in Motion agentziaren bidaiak Euskal Herrira

2016/06/01

Saladillo eta Misioneseko euskal etxeetako bidaiariak, Guggenheim Museoaren aurrean (argazkia Bask in Motion)
Saladillo eta Misioneseko euskal etxeetako bidaiariak, Guggenheim Museoaren aurrean (argazkia Bask in Motion)

PUBLIZITATEA

Bask in Motion agentziak Euskal Herria ezagutzeko era berri bat proposatzen du: bakoitzaren interesen arabera antolatuko bidaiak, eta euskal kultura barrutik ezagutzeko, benetan bizitzeko, esperientzia andana. Bidaia estilo hau probatu zuen lehen taldea Saladillo eta Misioneseko euskal etxeetako 21 lagunek osatu zuten, eta sekula ez ahazteko moduko esperientzia izan zuten. Zuk ere horrelako bidaia bat antolatu nahi duzu? Segi irakurtzen!

Donostia-San Sebastián. Hernanin du egoitza Bask in Motion bidaia agentziak eta bertatik Euskal Herri osoa ezagutu eta bizitzeko aukera eskaintzen die mundu osoko bidaiariei. Agentziak bidaiarien nahietara egokitutako egonaldiak antolatzen ditu, eta egonaldi horietan euskal kultura barrutik ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzea da bere helburua. Duela gutxi sortua da eta berriki, aurreneko taldea hartu zuen: Argentinako 21 euskaldun, Saladillo eta Misionesko Corpus Cristiko euskal etxeetakoak. Esperientzia, denen esanetan, zoragarria izan da.

"Facebook bitartez jarri ginen harremanetan Saladilloko euskaldunekin", azaldu dio EuskalKultura.com-i Bask in Motioneko Ander Ugartek. "Mezua bidali genuen euskal etxeetara, Bask in Motion aurkeztuz, eta Saladillotik Silvinak erantzun zigun. Berarekin hizketan, bidaia antolatzen hasi ginen".

Legazpiko danborradan

Taldeak bi asteko egonaldia egin du eta, Ugarteren esanetan, oso intensoa izan da. Makina bat bisita eta esperientziataz gozatu dute euskal-argentinarrek: Aian erromeria batean izan ziren, hango beste edonor bezala dantzan eta jai giroan; herri kirol erakustaldietan enborrak mozten jarri dira; euskal arrantzaleen bizimodua ezagutu dute, euskal kostaldea itsasotik ikusiz; pilotan joakatu dute eta Legazpiko jaietan ere izan dira, eta ez turistak bezala, baizik eta danborradan jotzen!

"Bidaiak nahieran antolatzen ditugu, datozenen interesen arabera. Eta, ahal dela, herriren bateko festetan parte hartzea da gure asmoa, Legazpin egin dugun bezalaxe", azaldu du Ugartek. "Esperientzia aparta izan da, bai beraientzako eta baita guretzako ere, oso aberasgarria. Beraiek esaten ziguten beste mundu batean sentitzen zirela, hainbeste emozioa, hainbeste sentimendu...", gehitu du.

Senitartekoen bila

Bask in Motionek eskaintzen duen beste zerbitzu berezi bat genealogia atala da. Euskal Herrira datozen Diasporako euskaldun asko euren sustraien bila datoz, sarri; galdutako familia ezagutzeko ilusioarekin... Kasu hauetarako, Bask in Motion bilaketa horretan laguntzen duten adituekin harremanetan dago eta bisita hori antolatzen saiatuko da. Bidaia honetan, esaterako, Urdaibai aldeko baserri bat ikusten izan ziren eta egungo jabeak ateak ireki zizkien, taldeko batzuen familia hangoa zelako.

Saladilloko euskaldunen bidaiaren argazki sorta ederra ikus nahi izanez gero, jo Bask in Motion-en Facebook-era.

Bask in Motion-i buruzko informazio osoa, bere webgunean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia