euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko lehendakari Hector Altamira 2012rako planez mintzo da bertako prentsan

2011/12/20

Hector Altamira, Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko lehendakaria, Buenos Aires probintzia argentinarrean (argazkia Infosaladillo.com.ar)
Hector Altamira, Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko lehendakaria, Buenos Aires probintzia argentinarrean (argazkia Infosaladillo.com.ar)

PUBLIZITATEA

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko lehendakariak aurtengo balantzea egin du eta 2012rako planak aurreratu ditu herriko ABC egunkariak islatu dituen adierazpenetan. Hector Altamirak aipatzen duenez pixkanaka baina beti aurrera ari dira euskal etxearen egoitza berriaren lanekin, eta 2012an ez bada, 2013an inauguratuko dira. EEaren dantza taldea berrabiatzea, sukaldaritza eta bestelako ikastaroekin segitzea xede dute berehala hemen den urterako, eta horretan lagungarri izan zaie doaike egoitzaren lanen amaiera progresiboa. Bonoaren zozketaz, eta zozketatzen zuen Euskal Herrirako bidaiaz, 056 zenbakiaren jabe zen Julio Wright-i egokitu zaio.

Saladillo, Argentina. "2011 lan askoko  urtea izan da Euskal Etxearentzat", esan du Altamirak. Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ere ospatzeko deitu zen eta azkenean bertan behera utzi zen afariari buruz herrian aldiberean deituta zeuden beste zenbait ekitaldiren tenore berean kointziditzen zuelako, lehendakariak dio ezin izan dela gerora berrantolatu, baina bai egin dela Euskal Herrirako bidaia sari zuen bonoaren zozketa, eta horretan 056. zenbakia zeukan Julio Wright hauna atera zela garaile, eta berak hautatu beharko duela orain 2012ko zein egunetan joan nahi duen, beti ere sasoin baxuan.

Euskal Etxearen egoitza eraikitzeko lanei buruz, esan du Hector Altamirak  dagoeneko ipintzen hasiak direla teilak eta aurrera darraitela sukaldeko lanek iturgintza lanak barne. Aipatu du baita ere heldua dela Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza, 35.000 peso hain zuzen, eta espero diren gainerako 15.000k fakturak zuritzerakoan iritsiko direla.

2012rako helburu gisa, argitu zuen Altamirak, Dantzari Taldea berrabiatzearena aipa daiteke, 2011 honetan ezin izan baita, irakasle zena herriz aldatu baita; euskal sukaldaritza eskolei ere berriz ekin nahi zaie eta oraindik ixteko dauden beste hitzaldi batzuk ere nahi dira antolatu.

Egoitza lehen bait lehen amaitu eta inauguratu ahal izatea beti ere xede den zerbait da, Altamiraren esanetan. "Amets bat gauzatzea da", egin zuen gogoeta, dirua heltzen den arabera eta jendeak materiala, orduak, lana eta bestelako ekarpenak ekarri ahala gauzatzen ari dena. Gero eta gutxiago falta delarik, argi dagoena laster bukatuko dutela dela erizten dio. "2012an ez bada, 2013an inauguratuko dugu", baiesten du batere zalantzarik gabe Saladilloko Euskal Etxeko presidenteak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia