euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko Itxaropen EEren egoitza eraikitzeko antolatu ‘adreiluaren kanpaina’ emaitza onez ari da

2009/04/16

Dagoeneko eraikita dagoen euskal etxearen zatiaren inaugurazioa
Dagoeneko eraikita dagoen euskal etxearen zatiaren inaugurazioa

PUBLIZITATEA

Itxaropen Euskal Etxe argentinarreko kideek helburu oso argia dute buruan azken aldian: euren egoitzaren eraikuntza zinez bultzatzea. Asmo horrekin, ‘adreiluaren kanpaina’ jarri zuten martxan joan den urtean, erakundearen hamargarren urteurreneko ospakizunekin batera. Kanpainaren bidez, euskal etxearen proiektuari lagundu nahi dionak adreilu dohaintzabat egin dezake: 170 peso argentinarren truke ehun adreilu eman ditzake. Ekimenaren lehenengo emaitzak ikus daitezke dagoeneko: sukaldea amaituta dago eta hurrengo urratsa bainugelak eta balio anitzeko aretoa eraikitzea izango da. Lagundu nahi baduzu, garaiz zabiltza.

Saladillo, Argentina. 2008ko abuztuan jarri zuten abian adreiluaren kanpaina’ Saladilloko euskaldunek, beren etxea altxatzeko ahalik eta material gehien lortzeko asmoarekin. Kanpainak dohaintza berezi bat egiteko proposamena luzatzen die parte hartu nahi dutenei: euskal etxea eraikitzeko adreilu dohaintza. Ekimenean parte hartu nahi duenak informazio gehiago eskura dezake Silvina Bordenave elkarteko presidentearekin harremanetan  (silvinabordenave@yahoo.com.ar). Nahi bada, 170 pesoren truke ehun adreilu eros daitezke, baina laguntzeko beste biderik badago. Diru gutxiago ere jar daitekelea azaldio diote arduradunek EuskalKultura.com-i. 'Bakoitzak ahal duena ematea da gure asmoa', adierazi dute.

‘Adreiluaren kanpaina’ eraikin osoa bukatu arte egongo da indarrean. Saladilloko euskaldunek, hala ere, eraikuntza sustatu ahal izateko beste diru-iturri batzuk ere lantzen ahalegindu dira eta azkenaldian ekintza ugari egiten ari dira aspaldidanik amesturiko eraikina egia bihurtzeko. Joan den otsailean, esate baterako, herriko inauterietan parte hartu zuten eta beste lau erakunderekin batera jaietako tabernaz arduratu ziren, emaitza oso onekin.

Kanpaina emaitza ona izaten ari da eta etxeko sukaldea bukatuta dago jadanik. Komunak eta erabilera anitzeko aretoa dira hurrengo lanak. Azken areto honek 120 pertsonentzako tokia izango du eta liburutegia ere bertara bilduko da. Etxeak Euskal Herriko baserri baten itxura hartuko du kanpotik: bi isuriko teilatua eta harriak aitzinaldean, eta landareekin ederturiko egurrezko balkoiak izango ditu. Eraikina amaitutakoan Saladilloko komunitate osoari eskainiko zaio bertan ekitaldiak, afariak eta bilkurak egiteko aukera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia