euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxeak herriko Udaletxearekin batera Jolasen Eguna antolatu zuen

2009/11/17

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak antolatutako jolas eguna
Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak antolatutako jolas eguna

PUBLIZITATEA

Udaberri bete-betean, Saladilloko euskaldunak kaleetara atera ziren eta herriko komunitate osoa jolasteko ekintza batean parte hartzera gonbidatu zuten. Udaletxeko lankide antolatutako ekitaldi honetan, herri kirolak ez ezik, mota askotako ikuskizunak ere ikusi ahal izan ziren Nuestra Señora del Carmen Parkean, tartean estatua bizidunak, magoak eta murgak. Hitzordua joan den azaroaren 8an izan zen, arratsaldeko 4etatik aurrera, eta antolatzaileak poz-pozik daude deialdiak arrakasta handia izan zuelako. 'Duela urte batzuk udaberriaren eguna ospatzeko piknika antolatu genuen', azaldu zuen Hector Altamira euskal etxeko lehendakariak; 'aurten, berriz, euskal kulturaren beste alde batzuk ere erakutsi nahi genituen'.

Saladillo, Argentina. Eguraldi lagun, joan den azaroaren 8an, igandean, Saladillotarrek jolas egun batean parte hartzeko aukera izan zuten. Arduradunak, bertako Itxaropen euskal etxeko kideak izan ziren, Udaletxeko Kultura eta Kirol Departamentuek lagunduta. Arratsaldeko 4etatik aurrera eta Nuestra Señora del Carmen izeneko parkean, makina bat herritar, umeak, gazteak eta helduak, bildu ziren bai jolasteko bai ikuskizunak ikusteko.

Alde batetik, euskal jolas tipikoak eta herri kirolak antolatu ziren, txinga proba, sokatira eta lokotx-bilketa, batzuk aipatzeagatik. Beste alde batetik, aurtengo helburua komunitate osoa integratzea izan denez, beste motatako ikuskizunak ere ikusi ahal izan ziren. Deigarriak izaten diren estatua bizidunek, mago batek eta Saavedrako Murga Revoltosos delako taldeak ere euren lekua izan zuten jaian.

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxea

[Lokotx-bilketa, ekitaldian egin zen jolasetako bat]

'Egun honen helburua euskal ohiturak, hau da, janzkera, lan egiteko era, jolasak eta musika zabaltzea da', adierazi zuen euskal etxeko nagusia den Hector Altamirak. 'Herriko euskal komunitatearentzat jai hau oso garrantzitsua izan da, Argentinako euskal etxe guztiek daukate eta urteko festa bat. Jai honekin guk geuk ere gurearen hazia ezarri dugu'. Arratsalde osoan zehar, euskal etxeko kideak tabernaz ardura ziren.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia