euskal diaspora eta kultura
2008/07/08
PUBLIZITATEA
Saladillo, Argentina. Itxaropen Euskal Etxeak bere hamargarren urteurrena bete du eta elkarteko kideek data esanguratsua ospatzeko ekitaldi desberdinak antolatu dituzte. Lehena bihar bertan egingo duten euskal taberna izango da eta elkarteko kide eta lagunek dastatu ahal izateko 'buseca' izeneko janari tipikoa jarriko dute bertan salgai.
Hurrengo hitzordua uztailaren 23an etorriko da, Mikel Ezkerro irakaslearen eskutik. Ezkerrok 'Los vascos: pasado, presente y futuro' izeneko mintzaldia eskainiko du Mitre liburutegian, arratsaldeko zortzi eta erdietan. Azken ekitaldia abuztuaren 17an izango da, Apeadero Klubean egingo den bazkariarekin.
Euskal Etxeko kideak pozik eta harro agertu dira, orain dela hamar urte sortutako elkarteak izan duen ibilbidea dela eta. Denbora honetan Itxaropen Saladilloko bizitza eta gizartearen protagonistetako bat bihurtu da. Elkartearen sorreraren sustatzaileak Olga Leiciaga, Mercedes Curuchet, Iraola senar-emazteak, Ibarbia, Alberto Aguirre.. eta beste batzuk izan ziren, baina asko izan dira hamr urte hauetan euskal etxearen alde lan egin duten lagunak. Guztiei Zorionak!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus