euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak bere 9. urteurrena ospatu zuen, Cañuelas eta Las Floreseko lagunekin batera

2007/07/16

Cañuelaseko dantzari batek aurreskua dantzatu zuen Saladilloko agintarien omenez (argazkia  ItxaropenEE)
Cañuelaseko dantzari batek aurreskua dantzatu zuen Saladilloko agintarien omenez (argazkia ItxaropenEE)

PUBLIZITATEA

Itxaropen Euskal Etxeak giro ederrean ospatu zuen bere 9. urtemuga, 300 lagunetik gora bilduz. Urteurren jaia Jacobo Urso klubean egin zen eta Saladilloko bizilagun eta agintari asko batu ziren bertara, horien artean José Luis Salomón, behin-behineko Intendentea (alkatea). Baita ere inguruko Cañuelas eta Las Floreseko euskal etxeetako lagun ugari. Saladillo eta Cañuelaseko dantza taldeeek erakustaldia eskaini zuten eta Otxote Osasuna taldeak bere kantuekin alaitu zuen gaua.
Itxaropen Euskal Etxeak bere sorreraren 9. urteurrena ospatu zuen joan den uztailaren 7an. Bilkura jendetsua izan zen eta 300 lagundik gora bertaratu zen. Euskal etxeko bazkideez gain, Saladilloko lagun asko eta hiriko agintariak, tartean José Luis Salomón behin-behineko Intendentea; Mario Buezas, Idazkaria; eta Walter Abarca, Intendentetzarako hautagaia. Jaia afari batekin hasi zen eta musika eta dantza ikuskizunek biribildu zuten gaua, Saladillo eta Cañuelaseko dantza taldeak eta Otxote Osasuna taldearen eskutik.

[Goiko irudian Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko Anaitasuna dantza taldeko dantzari gazteak (argazkiato Itxaropen EE)]

Ekitaldian Silvina Bordenave lehendakariak hitz batzuk egin zituen eta pozik agertu zen elkarteak urteurren jaia ospatzen zuelako, azken urteetan ez baita ospakizunik egin. Bordenavek eskerrak eman zien bertaratutakoei, elkarteko kide askok eta baita ere Saladillo hiriko eta inguruko Las Flores eta Cañuelas euskal etxeetako lagunek bat egin zutelako jaiarekin. [Ezkerreko irudian Cañuelasko Euskal Etxeko kideak danborrada jotzen (argazkia ItxaropenEE)]

Egoitza propioa eraikitzen hasiko dira

Bordenave harro agertu zen baita ere elkarteko dantza taldeak egin duen ibilbideagatik. Azken urteetan taldea finkotu eta 'Itxaropen Euskal Herrian zein Argentinako Euskal Etxeetan ezagutarazi dute'. Ere berean elkartearen etorkizunerako oso garrantzitsua izango den ekimen baten berri eman zuen: datozen hilabeteetan Itxaropen bere egoitza propioa eraikitzeko lanetan hasiko da. Egoitza, De Santibáñez eta Sarmiento kaleen gurutzean egongo da eta jatetxe estiloko areto nagusia, idazkaritza eta liburutegia izango ditu, besteak beste. [Eskuineko irudian Saladilloko agintari taldea eta Euskal Etxeko lehendakaria, urteurren jaian (argazkia ItxaropenEE)]


Lotura interesgarriak

Itxaropen Euskal Etxea, Saladillo, Argentina
www.saladillo.gov.ar/centrovasco.htm

Itxaropen Euskal Etxeak Saladilloko jaian parte hartu zuen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 2an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia