euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko Itxaropen EEk bere Zuzendaritza Batzordea berritu du Maria Silvina Bordenave baietsiz lehendakari

2007/08/31

Juan Manuel Echevarria, diruzaina, eta Maria Silvina Bordenave, lehendakaria, batzarra bitartean
Juan Manuel Echevarria, diruzaina, eta Maria Silvina Bordenave, lehendakaria, batzarra bitartean

PUBLIZITATEA

Saladillo herri argentinarreko Itxaropen Euskal Etxeak, Buenos Aireseko probintzian, bere Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin zion joan den asteburuan. Erakundeko Ohiko Batzar Orokorrak erabaki zuen egungo lehendakaria, Maria Silvina Bordenave, bere postuan baiestea eta harekin batera kokatzea zuzendaritzan Héctor Altamira lehendakiorde, Susana Labere idazkari, Bárbara Ugartemendia idazkariorde, Juan Manuel Echeverria diruzain eta Elba Zabala diruzainorde.
Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, bere Ohiko Batzar Orokorra bildu zuen joan den asteburuan, erakundeko Zuzendaritza Batzordea eta Kontu Batzorde Ikuskatzailea hautatzearren. Hauteskundeak eginik, ezagutzera eman zen bildutakoek Maria Silvina Bordenave baietsi zutela lehendakari postuan eta berarekin batera Héctor Altamira sartu dela Batzordean lehendakariorde eta Susana Labere idazkari. Elkarteko agintaritza honela geratzen da agintaldi berrirako:

ZUZENDARITZA BATZORDEA

-Lehendakaria: Bordenave, María Silvina
-Lehendakariordea: Altamira, Héctor Eduardo
-Idazkaria: Labere, Susana
-Idazkariordea: Ugartemendia, Barbara
-Diruzaina: Echeverria, Juan Manuel
-Diruzainordea: Zabala, Elba

-1go batzordekide titularra: Rotundo, Guillermo
-2. batzordekide titularra: Osen, Adriana
-3. batzordekide titularra: Elizagaray, Norma
-4. batzordekide titularra: Aguirre, Alberto
-5. batzordekide titularra: Nagore, Darío

-1go batzordekide ordezkoa: Idoeta, Justo
-2. batzordekide ordezkoa: Asensos, David
-3. batzordekide ordezkoa: Carrano, Angela
-4. batzordekide ordezkoa: Bustingorry, Fermín
-5. batzordekide ordezkoa: Asensos, Ignacio

KONTU BATZORDE IKUSKATZAILEA

-Kontu ikuskatzaile titularra: Elizagaray, Alfredo
-Kontu ikuskatzaile titularra: Altamira, Juan
-Kontu ikuskatzaile titularra: Achaval, Alberto
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Istillart, Justo
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Zarragoicoechea, Carlos


Lotura interesgarriak

Saladilloko EEak lagun artean ospatu zuen bere 9. urtebetetzea
2007ko uztailaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana

Itxaropen-ek euskal eta argentinar banderak eraman zituen
2007ko uztailaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Eusko Irudiak' erakusketa Saladillo-ra iritsi da
2007ko ekainaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia