euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko Euskal Etxeko dantzariek ‘Paisanos… de otras tierras’ izeneko ikuskizunean partaide

2019/07/10

Euskal dantzariak Saladilloko ‘Paisanos… de otras tierras’ ikuskizunean
Euskal dantzariak Saladilloko ‘Paisanos… de otras tierras’ ikuskizunean

PUBLIZITATEA

Saladillo, Argentina. ‘Paisanos… de otras tierras’ izenburupean, musika eta dantza ikuskizunak etorkinen dantza eta musikarekiko harremana nahi zuen erakutsi: “Immigranteek gustuko dute abestea eta dantzatzea; hala zen euren jaioterrietan, eta baita itsasontzietan eta herrialde berrietan ere” zioen gonbiteak. Emanaldia ekainaren 29an izan zen, Marconi Antzokian, eta Itxaropen Euskal Etxeko dantzariek, Micaela Gaggiotti zuzendari, polka pik eta jauzi bat taularatu zuten, hiriko alkate Jose Luis Salomon ikusleen artean.


[Euskal Dantzak Saladilloko Marconi Antzokian]

Bestalde, Itxaropen-etik, Silvina Bordenave lehendakari ohi eta eledunak jakinarazi digu ekaineko azken asteburuan Alberto "Beto" Aguirreren omeneko Mus Txapelketaren finalak jokatu zituztela. Aguirre Euskal Etxeko lehendakari eta Erakundearen sortzaileetako bat izan zen eta iazko abenduan zendu zen.

Santiago Santamarina eta Hector Altamira gertatu ziren norgehiagokako txapeldun. Herri mailako txapelketa irabazita, Nazionalerako txartela lortu zuten, Macachinera. Nazioarteko Mus Txapelketan parte hatzeko leku baten bila. Sari-emanaldian, Aguirreren alarguna eta alabetako bat egon ziren.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia