euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko Euskal Etxe argentinarrak zortea banatu zuen urtero antolatzen duen Inauterien jaialdiko zozketan

2007/03/01

Paola Urus, Saladilloko '2007ko Ihauteriaren Erregina', bere printzesen kortea lagun duela
Paola Urus, Saladilloko '2007ko Ihauteriaren Erregina', bere printzesen kortea lagun duela

PUBLIZITATEA

Saladillo herrian urtero egiten den Inauteri jaiak arrakasta handia bildu du aurten ere eta 'Itxaropen' Euskal Etxeak parte hartze garrantzitsua izan du antolakuntzan. Euskal Etxea zorte-emaile ere bilakatu da, beraiek saldu baitzuten ohiko zozketa handiko sari nagusia den autoa bereganatu zuen txartela. Bertako eta urruneko konpartsa ugari ere gerturatu ziren Saladillloko kaleetan barrena musika, kolorea eta dantzaldi biziak eskaintzeko. Alelí, Calfucurá, Pehuen eta Samba Show konpartsak azkeneko gaua eta jendearen animoak inarrosi eta bero-bero jarri zituzten erritmo erabat kutsakorrez.
Guztira 10.000 sarrera -- zehatz esateko bederatzi mila eta bostehun-- saldu zituzten urtero Saladilloko Inauteri jaien azken egunean egiten den 'autoaren zozketa' famatutako. Saladilloko Euskal Etxea, Rugby kluba, Hockey kluba eta Jacobo Urso kluba aritu izan ziren sarrerak saltzen, baina zorteak Euskal Etxearen alde egin zuen eta euskaldunek saldutako txartel batek eraman zuen sari nagusia.

Urtero bezala zozketa gaueko momentu gorenean heldu zen. Ricardo Lissalde notarioaren eta Inauterien aurkezle ofiziala den Aldo Rachiten eskutik eman zuten aditzera Chevrolet Corsa autoaren jabe berriaren izena. Graciela Ciano izan zen irabazlea, Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxean erositako 8325 zenbakidun txartelarekin. Horrez gain, Euskal Etxeak saldutako beste zenbaki batek ere izan zuen saririk: 300 pesoko bostgarren saria; Juan Caracoche euskaldunak eraman zuen 6549 zenbakidun txartelarekin.

Dantza konpartsak izan ziren beste behin Inauterien azken egunean festa hasi zuten lehenengoak eta txiki eta helduen gozamena piztu zuten kaleetan zehar, kolore disdiratsuko mozorroz guztia erritmoz beteriko musika eta dantza moldeez zipriztinduz. Azken gau honetan urtero hainbat jende erakartzen duen beste zenbait ohitko jardunei ekin zitzaien, hala nola, Ihauteriaren Erregina eta Printzesak hautatzeari. Urtero ospatzen den txapelketa honetara probintziako neska eder andana hurreratu zen eta Paola Urus izan zen azkenean Ihauterien Erreginaren koroa bereganatu zuena. Su artifizialak eta Momo Erregea erre eta gero, aurtengo jaiari bukaera eman eta hurrengo inauteriei begira hasiak dira Saladilloko biztanleak eta, haiekin batera, Euskal Etxea.


Lotura interesgarriak

Saladillo, Buenos Aires probintziako hiria
www.saladillo.gov.ar

Saladilloko Euskal Etxea Jacobo Urso klubera lekuz aldatzen da
EuskalKultura.com-en 2007ko urtarrilaren 17an argitara emana

Saladilloko Euskal Etxeak Zuzendaritza Batzorde berria hautatu
EuskalKultura.com-en 2006ko irailaren 5ean argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia