euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladillo herri argentinarreko Inauterian Cafulcurá konpartsako jazkiek euskal komunitatea omendu dute

2008/03/03

Saladilloko euskal diseinuko inauteri jantzia
Saladilloko euskal diseinuko inauteri jantzia

PUBLIZITATEA

Kolorea, irudimena eta alaitasuna inauteriarekin bat datozen ezaugarriak dira, eta halakoxeko euskal kolore, forma eta sinboloez jantzi dira azken egunotan Saladillo hiri argentinarreko Cafulcurá konpartsako kideak. Ikurriña, ekilorea eta lauburua brodaturik daramaten jazkiak diseinatu eta janztearena hiriko historian pisu gehien izan duten lau kolektibitateak omentzearren egin dute, euskaldunekin batera, italiarrak, libanotarrak eta espainiarrak direlarik lau komunitate omenduak, bakoitzari jantzi eta diseinu bana eskainiz. Hondarreko bi urteotan 'Itxaropen' euskal etxe saladillotarrak kantina bat zabaldu izan du festotan, bestela ere euskaldunek presentzia handia duten Saladillon.
Buenos Aires probintziako Saladillon inauteriak datorren larunbatean amaituko dira, pasatu berria den honetan eguraldi zatarrak ekitaldiak bertan behera uztera behartu baitzuten. Aurtengoan, Cafulcurá konpartsakoek jantzi bereziak atera dituzte hiriaren historian eraginik handiena utzi duten lau kolektibitateak omendu nahirik, tartean euskaldunak, beste hiruak italiarrak, libanotarrak eta espainiarrak direlarik, Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxetik Silvina Bordenave lehendakariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.

Joan den asteburuan, euriak eta eguraldi kaskarrak larunbat gauerako aurre ikusita zeuden ihauterien amaiera ekitaldiak datorren latunbatera pasatzea ekarri zuten. Honela, hilaren 8an, Calfucurá konpartsa izango da amaiera ekitaldi horri ekingo dion aurreneko taldea, ondoren Alelí konpartsak segituko diola, ondoren txikitxuenak, Pehuen-ek, Fenix konpartsarekin bukatzeko. Jarraian autoaren zozketa egingo da, baita Pirusa (Programa Integral de Residuos Urbanos de Saladillo) udal egitarauko bizikletarena ere, eta ohi bezala Momo jainkoa erreko da, guztia su artifizial emanaldi batekin burutzeko. [Goi ezkerraldeko argazkian, Saladilloko inauteriko partaideak. Inauteriaren alaitasuna eta bizitasuna datorren asteburuan itzuliko dira hiri argentinar honetara, eguraldia lagun]


Lotura interesgarriak

Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxea
www.saladillo.gov.ar/centrovasco.htm

Saladillo bertsolari eta payadoreen bilgune
2008ko otsailaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana

Saladilloko 'Itxaropen' EEk Zuzendaritza Batzordea berritu du
2007ko abuztuaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia