euskal diaspora eta kultura
2011/02/14
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. 'Sakelako hiztegia' Elhuyar Hiztegian oinarritzen da eta 20.000 sarrera biltzen ditu. Euskaraz zein gazteleraz erabili daiteke eta 2008an garatu zuten Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta Bluexare enpresek. Harrez gero, sakelako telefonoen teknologia asko aldatu da eta, EuskalKultura.com-en hiztegiari buruzko galderak jasotzen jarraitu dugunez, Euskararen Patronatoarekin harremanetan jarri gara horri buruz galdegiteko. Honatx Mikel Etxebesteren erantzunak.
"Hasteko, hiztegia SMS bidez deskargatzeko aukera kendu egin dugu, arazoak ematen zituen eta. Orain internet bidez deskargatu daiteke, bai Wap sistemarekin eta baita ordenagailuarekin ere. Gaur egun telefono gehienek internet erabiltzen dute, eta gero eta arazo gutxiago dago", azaltzen du. Diasporatik ere jaitsi daiteke hiztegia, beraz.
Hala ere, arazoak izan, badira. "Android eta horrelako azken belaunaldiko telefonoen kasuan, Elekarekin harremanetan jarri gara, aplikazioa ondo ote dabilen jakiteko", azaltzen du Etxebestek. "Ukipen-pantaila duten telefonoek arazoak eman dituztela badakigu, eta baita teklatu numerikoaz gain letrak ere dituztenek. Elekari egokitzapen bat eskatzea hausnartzen ari gara".
Nola deskargatu
- Wap sistemaren bidez. Telefono gehienek Wap sistema instalatuta dute internet bidez jokoak, politonoak eta abar jaitsi ahal izateko. Erabiltzaileak bere telefonoak aukera hau ematen duela baieztatu ondoren sisteman sartu eta www.euskaraz.net/wap helbidea idatzi behar du. Telefonoak berak internera jo eta hiztegia eskuratuko du.
-Internetera konektatutako ordenagailu baten bidez. Erabiltzaileak www.euskaraz.net/wap/Donostia_hiztegia.jar helbidera jo behar du eta bertan artxiboa ordenagailuan gorde dioen botoia sakatu. Erabiltzaileak Bluetooth sitemadun ordenagailu eta telefonoa baldin badu sistema honen bidez pasatuko du hiztegia mugikorrera. Operazio bera ordenagailua eta telefonoa USB bidez lotuz egin daiteke ere.
Informazio gehiago eskuratzeko, iradokizunak egiteko edo deskarga egiteko laguntza eskatzeko, idatzi Donostiako Euskararen Udal Patronatura, hona.
Andoni Martin Arcek gure gaztelaniazko bertsioan utzitako mezua kopiatu dugu hona, hiztegia Eusko Jaurlaritzako webgunetik jaisteko (Milesker Andoni!):
- Euskaraz
- Gaztelaniaz
- Ingelesez
EuskalKultura.com erredakzioa, 2011/02/14 12:43
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus