euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sakelako hiztegia: SMS bat bidaliz telefono mugikorrera jaitsi daitekeen euskara/gaztelania hiztegia sortu dute

2008/05/19

Hiztegia instalatuta duen sakelako telefono bat
Hiztegia instalatuta duen sakelako telefono bat

PUBLIZITATEA

Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimenez, eskuko telefono erabiltzaileek --Euskal Herrikoek zein Diasporakoek-- euskara-gaztelania / gaztelania-euskara hiztegia jaso eta erabili ahal izango dute euren mugikorrean. Horretarako egin behar duten gauza bakarra Hiztegia hitza SMS bidez 5464 zenbakira igortzea da, aplikazioa jaitsi eta telefonoan instalatu. Hiztegi hau Elhuyar hiztegian oinarrituta dago, euskaraz edo gaztelaniaz nabigatzeko aukera eskaintzen du eta 8.000 sarrera ditu.
Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimenez, gipuzkoar hiriburuko zein kanpoko erabiltzaileek euren mugikorrera deskargatu eta instalatu ahal izango dute 'sakelako' euskara-gaztelania / gaztelania-euskara hiztegia. Erabilera oso erraza da: erabiltzaileek SMS bidez Hiztegia hitza idatzi eta 5464 zenbakira bidali beharko dute mezua aplikazioa jaisteko. Erabiltzaileak 0,15€ + BEZ ordaindu beharko du hiztegia deskargatzeko. Ordainketa behin bakarrik egingo da, behin hiztegia jaitsita erabiltzaileak nahi adina kontsulta egin ahal izango du doan.

Hiztegia Elhuyar hiztegian oinarrituta dago, euskaraz edo gaztelaniaz nabigatzeko aukera eskaintzen du eta 8.000 sarrera ditu. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta Bluexare enpresek garatu dute hiztegia sakelako telefonoetan erabiltzeko sistema. Aplikazioak 334 kb pisatzen ditu eta telefono mota gehientsuenetan erabili ahal izango da.

Europako Euskal Herritik kanpokoek ere, Diasporako euskaldunek kasu, erabili ahal izango dute hiztegi hau, izan ere, prestatzaileek adierazi dutenez, wap sistemaren bidez jaitsi baitaiteke, hemendik, eta baita ordenagailu bidez ere, hemendik (ondoren USB bidez eskuko telefonora deskargatu beharko litzateke).


Lotura interesgarriak

Informazio gehiago
www.euskaraz.net

Albistea, Sustatu webgunean
Sustatu.com webgunean

Hitz-mitz, euskarazko sakelako telefonoentzako jokoa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko otsailaren 6ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia