euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saint Pierre eta Miquelongo uharteek giro ederrean ospatu zituzten 2016 Euskal Jaiak

2016/09/21

Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Jaietan parte hartu duten pilotariak sari banaketa ekitaldian (argazkia Pelote Basque SPM Facebook)
Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Jaietan parte hartu duten pilotariak sari banaketa ekitaldian (argazkia Pelote Basque SPM Facebook)

PUBLIZITATEA

Urtero legez, Saint Pierre eta Miquelon uharteko euskaldunek 35. Euskal Festa ospatu zuten abuztuan, eta giro ederra sortu zuten Saint Pierreko plaza nagusian. Zazpiak Bat Euskal Etxeak eta Euskal Pilota Ligak antolatuta, abuztuaren 13tik 21era makina bat jarduera egin ziren, besteak beste pilota txapelketa, dantza erakustaldia eta gazte zein helduei irekitako herri kirol saioak. Gainera, Euskal Herritik etorritako Xutik taldeak dantzaldia eskaini zuen. 

Saint Pierre eta Miquelon. 2016ko Euskal Jaiek euskal giroz bete zituzten beste behin ere Saint Pierre eta Miquelon uharteak. Euskal Herritik milaka kilometrotatra egon arren --Kanadako mendebaldeko kostaldean-- uharte hauetan euskal nortasunak bizirik dirau, Zazpiak Bat Euskal Etxeari eta SPMko Pilota Liga elkarteari esker. 

Iparraldetik, Xutik 

Aurten, festak abuztuearen 13tik 21era izan ziren, egitarau kuze eta oparoarekin. Indartsu hasi ziren festak, abuztuaren 13an, larunbatean, afari batekin eta Iparraldeko Xutik taldearen kontzertu batekin.  

Astean zehar, pilota izan zen festen ardatza, eta Saint Pierreko frontoian hainbat kategoriatako partidak jokatu ziren. Frontoi hau 1906an eraiki zen eta uharteetako euskal ikur ezagunenetakoa da. Astean zehar, gainera, jo eta ke jarraitu zuten giroa alaitzen Xutik-eko musikari gazteek, beste bi afarietan emanaldiak eginez. 

Herri kirolak denontzako

Asteburuan goia jo zuten festek. Larunbatean, txikien unea izan zen, eta uharteko neskamutilak kementsu aritu ziren herri kiroletan, euren indarra eta, batez ere, ondo pasatzeko gogoa erakusten. Ondoren, euskal pilota partiden finalak jokatu ziren. 

Igandean eguna herri bazkari batekin hasi zen eta ondoren uharteko dantzariek, Orok Bat euskal dantza taldeak, erakustaldia eskaini zuen. Gero nagusiek ere herri kiroletan aritu ziren, nor baino nor, eta festei amaiera emateko, Xutik taldearen musikarekin erromeria egin zen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia