euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saint-Pierre eta Mikeluneko 41. Euskal Besta abuztuaren 12tik 18ra, Europa, AEB eta bertako artista eta gonbidatuez

2024/08/06

Saint Pierre eta Mikeluneko 2024ko Euskal Bestako afixa, eskuinean artxipelagoko bandera eta Euskal Etxearen seinalea dituela
Saint Pierre eta Mikeluneko 2024ko Euskal Bestako afixa, eskuinean artxipelagoko bandera eta Euskal Etxearen seinalea dituela

PUBLIZITATEA

Saint Pierre, St Pierre eta Mikelune. Urtero agorril edo abuztu erdialdean bezala, Saint Pierre eta Mikeluneko Euskal Bestaren garaia heldu da. Astebetez —astelehenetik igandera, aurten abuztuaren 12tik 18ra— euskal musika, pilota eta herri kirolak, kantua, dantza, jokoak eta giro alai eta bestatsua udako lagun bilakatuko dira bertaratzen diren lagunentzat. Musika arloan, "Inpernuko Kofradiya" trikitixa talde donostiarra gonbidatu dute. Euskal Herritik ere, Bihurriak herri kirol talde urruñarra, erakustaldiez gain 18an bertako taldeekin lehian arituko dena. Eta ez dira faltako bertako Orok Bat-eko dantzariak, Nathalie Briand buru, pilotariak (ikus beherago) eta Bankuen Korua-ko kantariak Nathalie Briand zuzendari, baita Akizealdeko Globetrotters xistera erakustaldigileak ere... eta oro har, nola ez, saltokiak, euskal janari eta edaria, lehiaketak, haur jolasak eta giro paregabea, guztia bertako Euskal Etxea, Pilota Liga eta beste hainbat elkarte eta erakunde publiko eta pribatu.

Gogora dezagun, Donostiatik propio heldu den "Inpernuko Kofradiya" trikitixa talde bat dela, eta bost kidez inguratuko dela Saint Pierrera, hala nola trikitian Maider Lasa beasaindarra, Jon Ostolaza debarra, Santi Gurrutxaga oriotarra eta Jexux Larrea donostiarra; eta Pili Larrañaga azkoitiarra panderoan. Taldeak, urteak badaramatza ere hainbat festa eta bazter alaitzen, estreinekoz plazaratuko da "Inpernuko Kofradiya" izenpean. Ezaguna da euskal musika eta dantza alorrean daukaten trebezia eta eskarmentu ederra.

Pilota partidei dagokienez, Saint Pierre bertako eta Estatu Batuetako NABOko pilotariak jokatuko dute, emakume zein gizon. Saint Pierrekoak, emakumeak: Albane Poulain, Amélie Poulain, Elodie Hebditch, Jilie Audoux, Sabrina Andrieux eta Lora Perrin; gizonezkoak, Kemen Goïcoéchéa, Iban Leroux, Arnaud Siosse, Samuel Detcheverry, Cédric Choi, Dimitry Choi, Nicolas James eta Ulrich Girardin. Estatu Batuetakoak, berriz, emakumeak, Maité Kvarna Aramburu (San Frantzisko) eta Geneva Ayarra (Boise); eta gizonezkoak, Johnny Boyd (Boise) eta Jake Jaureguy (Boise-Chino). 

1.- Programa orokorra
2.- Pilota partiden programa

1.- PROGRAMA OROKORRA

Astelehena, abuztuaren 12an

— 17:00-20:00 Goma paleta pilota txapelketa, ehungintza salgai, taberna, pintxoak

Asteartea, abuztuaren 13an

— 17:00 Goma paleta pilota txapelketa
— 18:00 Taberna
— 19:00 Grand Chistera erakustaldia
— 19:00 Jatekoa
— 20:00 Orok Bat euskal dantza
— 20:30 Espartinen jaurtiketa
— 21:00 Musika animazioa, Inpernuko Kofradiya

Asteazkena, uztailaren 14an

— 17:00 Goma paleta pilota txapelketa
— 18:00 Taberna
— 19:00 Bankuen Korua
— 19:00 Jatekoa
— 20:00 Indar jokoak erakustaldia, herri kirolak
— 21:00 Musika animazioa, Inpernuko Kofradiya

Osteguna, abuztuaren 15a

— 12:00 Janaria, taberna
— 14:00 Goma paleta pilota txapelketa, Orok Baten dantza emanaldiekin tartekatuta
— 18:00 Grand Chistera erakustaldia
— 19:00 Taberna, pintxoak
— 19:00 Indar jokoak erakustaldia, herri kirolak
— 20:30 Espartinen jaurtiketa
— 21:00 Musika animazioa Michel Detcheverry

Ostirala, abuztuaren 16an

— 16:00 Goma paleta pilotako finalerdia, emakumezkoak eta gizonezkoak
— 18:00 Taberna
— 19:00 Bankuen Koruaren bira, taberna eta jatetxeen ibilbidea
— 19:30 Indar jokoak erakustaldia, herri kirolak

Larunbata, abuztuaren 17an

— 13:30 Haurren indar jokoak, herri kirolak
— 16:30 Goma paleta pilota finalak, emakumezkoak eta gizonezkoak
— 18:00 Taberna
— 19:00 Jatekoa
— 19:00 Grand Chistera erakustaldia
— 20:00 Indar jokoen erakustaldia, herri kirolak
— 21:00 Espartinen jaurtiketa, publikoari zabalik
— 22:00 Musika animazioa 'Two By Six', bertako taldea, rock & roll-eta

Igandea, uztailaren 18an

— 12:00 Jatekoa, taberna
— 12:30 Orok Bat euskal dantzak
— 13:30 Helduen indar jokoak, herri kirolak
— 18:00 Bankuen Korua
— 19:00 Txapelketetako Dominen banaketa
— 19:00 Jatekoa, taberna
— 20:30 Azken dantzaldia, Inpernuko Kofradiya-koen erritmopean

2.- PILOTA TXAPELKETA

Astelehena, uztailaren 12a
- 17h00 : Albane Poulain / Amélie Poulain – Sabrina Andrieux / Lora Perrin
- 18h00 : Kemen Goïcoéchéa / Iban Leroux – Cédric Choi / Dimitry Choi
- 19h00 : Johnny Boyd / Jake Jaureguy – Arnaud Siosse / Samuel Detcheverry

Asteartea, abuztuaren 13a
- 17h00 : Nicolas James / Ulrich Girardin – Johnny Boyd / Jake Jaureguy
- 18h00 : Arnaud Siosse / Samuel Detcheverry – Cédric Choi / Dimitry Choi

Asteazkena, abuztuaren 14a
- 16h00 : Maïté K. Aramburu / Geneva Ayarra – Albane Poulain / Amélie Poulain
- 17h00 : Johnny Boyd / Jake Jaureguy – Kemen Goïcoéchéa / Iban Leroux
- 18h00 : Arnaud Siosse / Samuel Detcheverry – Nicolas James / Ulrich Girardin

Osteguna, abuztuaren 15a
- 14h00 : Maïté Kvarna Aramburu / Geneva Ayarra – Elodie Hbeditch / Julie Audoux
- 15h00 : Kemen Goïcoéchéa / Iban Leroux – Nicolas James / Ulrich Girardin
- 16h00 : Elodie Hebditch / Julie Audoux – Sabrina Andrieux / Lora Perrin
- 17H00 : Cédric Choi / Dimitry Choi – Johnny Boyd / Jake Jaureguy

Ostirala, abuztuaren 16a
- 16h00 : Elodie Hebditch / Julie Audoux – Albane Poulain / Amélie Poulain
- 17h00 : 1ère demi – finale hommes : 1er / 4ème
- 18h00 : 2ème demi – finale hommes : 2ème / 3ème

Larunbata, abuztuaren 17a
- 17h00 : Finale Féminines
- 18h00 : Finale Hommes

Igandea, abuztuaren 11 (Euskal Astea hasi aurrekoa) :
- 16h00 : Kemen Goïcoéchéa / Iban Leroux – Arnaud Siosse / Samuel Detcheverry
- 17h00 : Nicolas James / Ulrich Girardin – Cédric Choi / Dimitry Choi
- 18h00 : Sabrina Andrieux / Lora Perrin - Maïté Kvarna Aramburu / Geneva Ayarra



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia