euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saint Ouenetik Santuenera: Pariseko EEak auzoaren izena 'euskaldundu' zuen egoitzaren 10. urteurrenean

2013/12/04

Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Saint Ouen Santuene euskal izenaz 'bataiatu' zuteneko ekitaldian, PEEko presidente Sebvastien Daguerrerekin eta Saint Oueneko auzapez Jacqueline Rouillonekin, besteak beste (argazkia PEE)
Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Saint Ouen Santuene euskal izenaz 'bataiatu' zuteneko ekitaldian, PEEko presidente Sebvastien Daguerrerekin eta Saint Oueneko auzapez Jacqueline Rouillonekin, besteak beste (argazkia PEE)

PUBLIZITATEA

Hamar urte daramatza Pariseko Eskual Etxeak (PEE) Saint Ouen auzoko egoitzan, eta tarte honetan bertako bizilagun eta elkarteekin lankidetza harreman sendoa lortu du. Iragan azaroaren 15etik hasita euskal etxeak ospakizun egitarau oparoa egin zuen urteurrena ospatzeko eta, elkarteko Maitane Larrondek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, giroa biziki ona izan zen. Ekitaldi deigarrienetako bat auzoaren 'bataioarena' izan zen: Saint Ouen-eko auzapezak, Jacquelin Rouillonek, euskal izena eman zion: Santuene, elkarteko kideek bozka bidez aukeratu zutena. Horrez gain, musikak, bertsoek, dantza ikuskizunak eta 250 lagun bildu zituen bazkariak osatu zuten urteurreneko besta. Zorionak Santueneko euskaldunei!

Paris, Frantzia. Pozik dira Pariseko Eskual Etxean elkartearen egoitzaren 10. urteurreneko ospakizunen arrakastarekin. Azaroaren 15ean hasi eta 23a arte luzatu zen ekitaldien egitarau oparoa, eta, elkartetik aditzera eman dutenez, jarduera gehienek erantzun bikaina izan zuten.

Urteurrena azaroaren 15ean hasi zen, "Gartxot" animazioa filmaren emanaldiarekin, eta azaroaren 16an auzoko beste elkarteekin lankidetzan antolatutako lantegi irekiak egin ziren. Gau partean Berri Good taldeak dantzaldia eskaini zuen eta 300 lagun inguru bildu ziren bertara, giroaz gozatzera eta dantza egitera.

null
[Igotz Ziarreta argazkilariaren erakusketa ikusgai izan zen Pariseko Euskal Etxean. Inaugurazio ekitaldian, ezkerretik eskubira, Ibon Bengoetxea, Sustraiak elkarteko presidentea; Igotz Ziarreta eta Sebastian Daguerre, PEEKo presidentea (argazkia PEE)]
Paris Euskal Etxea Berri Good 2013

[Berri Good taldearen kontzertua (argazkia PEE)]

Igandean bazkari jendetsua egin zen, 250 bat lagun bildu zirelarik. Egun horretan bertan egin zen ekitaldian Jacqueline Roillon auzapezak Saint Ouen izena euskaldundu eta Santuene 'izendatu' zuen. Bertan izan ziren, besteak beste, Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, eta Mikel Erramouspe, Euskal Kultur Erakundeko lehendakaria.

Paris EE 10 Urte Bazkaria 2013

[Giro aparta eta jende andana izan ziren PEE-n egin zen bazkarian (argazkia PEE)]

Hurrengo asteburuan jarraipena izan zuten ekitaldiek eta azaroaren 22an bertso afaria egin zen. "Sorpresa izan zen, 60 bat lagun bildu baitziren, eta biziki gozatu zuten Miren Amuriza eta Xan Alkhat bertsolarien kantuekin", azaldu dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko kide Maitane Larrondek.

Paris EE 10 urte Bertso Afaria 2013

[Bertso afarian Miren Ibarluzea, Sorbonne III Unibertsitateko Euskara irakurlea eta saioaren aurkezlea; Xan Alkhat bertsolaria, kantari; eta Miren Amuriza bertsolaria (argazkia PEE)]

Ospakizunei amaiera emanez, azaroaren 23an Etorkizuna dantza ikuskizuna aurkeztu zuten euskal etxean, 150 ikusleen aurrean. "Giro izugarrri ona izan zen eta, ikusgarria ta gero, Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilariak beste musikari batzuekin alaitu zuten gaua", gehitu du Maitanek.

Paris EE Etorkizuna 2013

[Etorkizuna ikuskizunak ere ikusle asko bildu zituen (argazkia PEE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia