euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sagardotegi eta errugbi denboraldia Pariseko Eskual Etxean; apirilaren 5ean, Biltzar Nagusia eta txotxa, Patxi & Konpainiarekin

2025/03/12

Azken sagardotegien irudiak (argazkiak EE)
Azken sagardotegien irudiak (argazkiak EE)

PUBLIZITATEA

Paris, Frantzia. Egun motz eta hotzei epeltasun apur bat jartzeko oso ekintza xarmagarriak proposatu zituen neguan zehar Pariseko Euskal Etxeak bere publikoari begira. Eta jende ugari hurbildu zen Saint-Ouen-sur-Sein Komuneko Gabriel Péri etorbideko egoitzara proposamenek erakarrita. Euskal Etxeak antolatzen duen Sagardotegi Denboraldia urtarrilean hasi zen honako menu honekin: bakailao-tortilla, txuleta (350 gramokoa), ardi-gazta, irasagar-gozokia, sagarrak eta intxaurrak. Sagardoa ere eskaintzen da, jakina, nahi adina.

Urteko lehenengo Sagardotegi Gaua urtarrilaren 18an izan zen eta Danborrada ere antolatu zuten paristarrek. Hurrengoa, otsailekoa, inauteriekin batera ospatu zuten eta azkena martxoaren 8an izan zen. Apirilekoak, euskal menu tipikoena ekartzeaz gain, euskal dantza tradizionalak ere ekarriko ditu Paxi eta Konpainia musikari eta dantza irakaslearen eskutik. Erreserbak, hemen.

Peer-en ekintzak

Beste alde batetik, 'Peer'-ek (Pariseko Euskal Etxea Rugby) ere egiten ditu bere deialdiak eta kirol honen zaleek badute elkartzeko oso aitzaki polita. 'Sei Nazioen' delako Errugbi Nazioarteko Txapelketako partiduak ikustera elkartzen dira euskal etxean. Martxoaren 8an Frantziako selekzioak erraz irabazi zion Irlandakoari eta poz pozik ospatu zuten paristarrek. Hurrengo partidua martxoaren 15ean izango da, Eskoziaren aurka, eta gonbitea zabalduta dago jadanik.

Gogora dezagun Peer taldeak gizonezkoen eta emakumezkoen ekipoak dituela eta Euskal Etxean beste hainbat ekintza ere antolatzen dituela, tartean, Mus Txapelketak.

Parisko Euskal Etxea sareetan, Maison Basque de Parismaisonbasque.paris



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia