euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sagardotegi afaria egingo dute Boisen, bertako Oinkari dantza taldearen alde dirua biltzeko

2014/09/24

Hirugarren urtez antolatu du Oinkarik Boisen sagardotegia, dirubiltze gisa bere ekimenetarako
Hirugarren urtez antolatu du Oinkarik Boisen sagardotegia, dirubiltze gisa bere ekimenetarako

PUBLIZITATEA

Heldu den urriaren 18an, sagardotegi estiloko afaria egingo dute Boiseko Euskal Etxean bertako Oinkari dantza taldearen alde dirua biltzeko. 2015ean Seattle-n (Washington) ospatuko duten Northwest Folklife jaialdira joan nahi du taldeak: “Euskal kultura ezezaguna zaion jendearen aurrean dantzatzeko aukera paregabea da geuretzat”, esan dio Lael Uberuaga taldeko buruak Euskalkultura.com-i.

Boise, AEB. Euskal kultura Idahotik haratago eraman ahal izateko antolatzen duten hirugarren sagardotegi ekitaldia du hau Oinkarik. Eta horretarako, Bereziartua sagardogileen laguntza ere izango du, 100 litro sagardo emango baitizkie dohaintzan.

Arratsaldeko 18:00ak inguru hasiko da afaria: bakailaoa, bakailao tortilla, txuletak, gazta eta intxaurrak. “Jesus Alcelay izan ohi da geure sukaldari ofiziala eta oraingo honetan ere berak prestatuko du afaria”, esan du Uberuagak. “Baina Oinkariko kideen laguntza izango du sukaldean eta afaria zerbitzatzen”, gehitu du.

Jatekoaz gain, Uberuagak berak eta Annie eta Elena Gavica ahizpek eskainiko duten txalaparta emanaldiaz gozatu ahal izango dute bilduko diren lagunek, berrehun bat antolatzaileen kontuetan. Trikitixaren zuzeneko musika ere eskaini nahi dute antolatzaileek. Txartelak 50 dolarretan erosi ahal dira (90 dolar bi lagunentzako txartelak) Oinkariren web orrian edota txotx@oinkari.org helbidera idatziz. Urriak 11 izango da txartelak erosteko azken eguna.

-Informazio osoa, antolatzaileen webgunean, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia