euskal diaspora eta kultura
2009/07/20
PUBLIZITATEA
Durham, NC, Estatu Batuak. Bigarren urtez segidan antolatua dute Matthew Beason-ek eta 'Six Plates'ek txakolin dastaketa. Kasu honetan, Beason bera Euskal Herrian ibili eta hilabete pasexera, bertako upategi eta txakolindegi batzuk bisitatu ondoren. EuskalKultura.com-ekin solaskide, ardozale durhamdarrak Euskal Herriak lehenengo aldiz ikusi zuenean liluratu egin zuela esan digu eta dituen erakargarrien artean ardoak eta gastronomia kokatzen dituela zalantzarik gabe.
Txakolinen kasuan, honakoak ipiniko dira dastagai, Euskal Herriko hiru txakolin eskualdeak hartuz: Arabako Txakolina (Xarmant); Getariako Txakolina, Amestoi (txuria eta rosée); eta Bizkaiko Txakolina, Aretxaga (bi klase) eta Gorrondona (txuria eta beltza); sagardoari dagokionez, Tolosako Isastegiko izango da. Ardo guztiak daude merkaturatuta Estatu Batuetan edo berehala egongo dira egoera horretan.
Matthew-ek summer wine (udako ardo) bikaintzat jotzen du txakolina, azpimarratuz daukan gustu argi eta burbuilatsua, ezin uztarketa hobea egiten duena "esaterako, ostrekin". Dastaketa oso prezio apalean prestatu da, bost dolarren truke, prezioaren barruan txakolin/sagardo edalontzi bat opari. Ekitaldiak eguerdiosteko ordu bietatik goizaldeko ordu bietara iraungo du eta bertako musika talde batek girotuko du.
Lotura interesgarriak
'Six plates' winebar, Durham-en, Ipar Karolina
www.sixplates.com
Txakolin jatorrizko izendapen denda ofiziala
www.txakolin.com
Tolosako Isastegi baserriko sagardoa
www.isastegi.com
Idiazabal gazta
www.quesoidiazabal.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus