euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sagardik sei jatetxe berri zabalduko ditu 2015ean Shanghai, Mexiko, Bogota, Londres, Praga eta Amsterdamen

2014/11/24

Sagardi taldeak 2008an zabaldu zuen Buenos Airesko Sagardi eta geroztik aurrera darrai bere nazioartetze planekin (argazkia Sagardi)
Sagardi taldeak 2008an zabaldu zuen Buenos Airesko Sagardi eta geroztik aurrera darrai bere nazioartetze planekin (argazkia Sagardi)

PUBLIZITATEA

Mexiko eta Shanghaikoen obrak hasiak dira dagoeneko eta kasu horietan jatetxeak urteko lehenengo seihilekoan zabal daitezke, eta gainerakoak urtea bukatu arte. Beste 24 jatetxeren artean Sagardi taldeak Bartzelonako Euskal Etxea eta Madrilgo Euskal Etxea jatetxeak kudeatzen ditu dagoeneko. Iñaki Lopez de Viñaspre fundatzaile eta presidente duen taldeak 9 bat milioi euro inbertitu eta 240 bat lanpostu sortuko ditu sei jatetxe berriak zabaltzen dituenean. Une honetan 640 langile dauzka mundu osoan.

Vitoria-Gasteiz. 1996an sortutako talde honek aurrera darrai nazioartean hasi zuen bidean. Europa Press agentziarekin eginiko solasean adierazi duenez, 2015ari begira sei jatetxe berri irekiko ditu Shanghai, Mexiko, Bogota, Londres, Praga eta Amsterdamen, orotara bederatzi milioi euro inbertituz --1,5 leku bakoitzeko-- eta 240 lanpostu sortuz --40 bat leku bakoitzeko-- lokal bakoitza 300 eta 500 metro kuadrokoa, beti ere euskal jatetxearen ereduari jarraiki.

Sagardik 2008an hasi zuen nazioartean sendotzeko plana, urte horretan zabaldu baitzuen Buenos Airesen eta izen horrekin Argentinako bere lehenengo jatetxea, 2011ean ardo-jatetxe bat irekitzeko Txileko Santiagon Bodegas Torres-ekin batera, eta iaz beste bat Oporton, Vinum izenpean. Gaur egun Bartzelona, Madril, Valentzia eta aipatu beste hiri eta leku horietan dauzka lekuak. Bi hotel ere baditu, Sant Pere de Ribes-en (Bartzelona) eta Buenos Airesen, eta baita Cook catering lerroa ere, berak kudeatua.

Bere lekuetako bakoitza kontzeptu gastronomiko desberdinen arabera antolatu du, izen askorekin, tartean Sagardi, Irati, Orio, Euskal Etxea, Golfo de Bizkaia, Vinoteca Torres, Miguel Torres, Ibai, Sagàs, 1881, Vinum, Pork...boig per tu, 1902 Café Modernista eta Oaxaca. 2013a, 36 milioi euroko negozio-kopuruarekin itxi zuen eta 2014 honetarako aurreikuspena %15-18an haztea da, nazioartetze prozesua ahalbideratuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia