Sagardi kateak munduan zehar hedatzen darrai, eta datozen asteetan bi euskal jatetxe berri irekiko ditu, bat Londresen eta bestea Mexiko Hirian. Mexikotik, lanpostu eskaintza baten berri eman digute: maitre baten bila ari dira. Lanpostu berrien eskaintzak heldu ahala, horiek ere jakinaraziko ditugu.
Donostia-San Sebastian. Sagardi taldeak jatetxe berri bai irekiko du aurki Mexiko Hiriko Colonoa Polanco auzoan. Sagardi bertako lantaldea osatzeko maitre baten bila ari da eta lan-eskaintza bat argitaratu du.
Lan-eskaintzak honako funtzioak bete beharko direla dio:
- Jatetxeko mahaian antolatu, planfikatu, kontrolatu eta kudeatu.
- Zerbitzarien lana antolatu.
- Bezeroei janari eta edariei buruz aholkuak eman.
- Bezeroei mahaia eman.
Gutxieneko betebeharrak:
- Ostalaritzan trebakuntza.
- Sommelier arloan trebakuntza.
- Urtebeteko gutxieneko esperientzia maitre gisa.
- Ingelesa eta espainiera menderatzea.
- Ordutegi aldetik disponibilitatea.
Profila:
Zerbitzu bokazioa duen pertsona, komunikatzaile ona eta bezeroarekiko arreta duena. Bere kargu izango diren langileen lan arazoak konpontzeko gai.
Karta eta VIP zerbitzua duten jatetxeen zerbitzu kudeaketa eskarmentua duen profesionala. Presentzia egokia.
Informazio gehiago, hemen.
Sagardi taldeko beste lan eskaintza batzuk, hemen.