euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sabino Arana Fundazioak Mezu@ buletin elektronikoa sortu du herritarrekin dauzkan harremanak estutzeko

2007/03/09

'Mezu@' Sabino Arana Fundazioko aldizkari elektronikoaren aleetako bat
'Mezu@' Sabino Arana Fundazioko aldizkari elektronikoaren aleetako bat

PUBLIZITATEA

Sabino Arana Fundazioak Mezu@ buletin elektroniko berria jarri du abian, publikoaren eta fundazioaren arteko harremanak estutu asmoz. Buletinak Arteako Euskal Nazionalismoaren Artxiboko edota fundazioaren museoari buruzko nobedadeak aurkeztuko d¡tu --erakusketak, ekitaldiak...-- eta fundazioaren web orrialdean dauden baliabideen berri ere emango du. Arduradunen agiantzaren arabera buletinak fundazioaren eta erabiltzaileen arteko erlazioa dinamikoagoa egingo du, erabiltzaileek zuzenean euren e-mailean jasoko baitute fundazioaren berri. Buletina doanekoa da eta jasotzeko Sabino Arana fundazioaren webgunean behar da egin harpidetza.
Eman berria den pauso honekin Sabino Arana Fundazioko arduradunek ezagunagoa bilakarazi nahi dute euren lana eta, finean, jendartean hobeto zabaldu Bilbon kokatuta dagoen euren egoitza nagusian zein Arteako Euskal Nazionalismoaren Museoan garatzen dituzten ekimenak. 'Buletinaren bidez informazioa eskuratzeko moduari beste diseinu bat eman diogu eta errazagoa gertatuko zaio irakurleari Mezu@ buletin berritik web orrialdera sartu eta nobedadeak ikusmiratzea', adierazi dio EuskalKultura.com-i Irune Zuloaga Sabino Arana Fundazioaren zuzendariak.

Euskal Herrian zein kanpoan bizi diren euskaldunentzako zerbitzu berri bat izateaz gain, 'buletinak fundazioaren base datuak erraz kontsultatzeko bidea eskainiko; are gehiago, Diasporako euskaldunen kasuan, euren historiaren zati batzuen nondik norakoak topatzeko baliabide oso erabilgarria bihurtuko delakoan gaude', dio Zuloagak. Web orrialdeak ere izan ditu bere aldaketak. Eguneratze eta berrantolatze prozesuarekin batera zerbitzu berri bat jarri du abian: txat-a. 'Zerbitzu honen bidez lortzen ari garen erantzuna oso positiboa da. Txat-a medio, adibidez, bertara etorri ezin dutenek hainbat mintzaldi jarraitzeko aukera izan dute dagoeneko. Diasporako euskaldunek ere parte har dezakete horrela, eztabaidatzen ari diren gaiei buruz dituzten ideiak txat-aren bidez azalduz', azaldu du Fundazioko zuzendariak.

Hilebetekaria den Mezu@ buletinak bi ale atera ditu dagoeneko eta fundazioko web orrialdearen sarbide nagusienetakoa bihurtu da. Erabiltzaileak informazio ugari eskura dezakete web orrialdearen eta buletinaren bidez: prentsaurrekoak, artxiboetako kontsultak, mintzaldiak, deialdiak, on-line denda eta ohiko argitalpenak. Buletina jaso nahi izanez gero, aski da Fundazioaren webgunera jotzea.


Lotura interesgarriak

Sabino Arana Fundazioa
www.sabinoarana.org

Bilboko Euskal Museoak Jesus Galindez gogoratuko du
2006ko azaroaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia