euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sabin Intxaurraga hil da bart Euskal Herrian: Argentinatik, gutuna heldu zaigu galdutako laguna gogoan

2010/12/28

Bart astelehen gauean, 2010eko abenduaren 27an, ostegunean 61 urte bete baino egun batzuk lehenago hil zen Galdakaoko Gurutzetan Sabin Intxaurraga Mendibil.
Bart astelehen gauean, 2010eko abenduaren 27an, ostegunean 61 urte bete baino egun batzuk lehenago hil zen Galdakaoko Gurutzetan Sabin Intxaurraga Mendibil.

PUBLIZITATEA

Sabin Intxaurraga Mendibil arratiarra, Zeanuriko alkate izana, Jaurlaritzako sailburu ohi eta euskal politikan zein euskalgintza alorrean ibilibide luzeko pertsona, bart hil zen Galdakaon, Gurutzetako ospitalean, urriaren 12an hesteetatik operatua izan ondoren, minbiziak eraginda. Euskal diaspora ezagutzen zuen pertsona zen, Ameriketakoa bereziki, kargudun gisa zein bestela ere, Estatu Batuetako Boiseko puntatik Argentinaraino, eta lagunak zeuzkan bertan. EuskalKultura.com-eko irakurle zela aitortu zigun duela hiru urte azkeneko Euskal Gizataldeen Mundu Kongresuan. Argentinako lagun baten azken agurra eta oroitzapena jaso eta bildu dugu datozen lerroetan. Ostegunean 61 urte betetzeke hil da euskaltzale zeanuritarra.

Fabio Echarri/Resistencia, Argentina. Gertatzear zegoen berri lazgarriaren zain banengoen ere, Sabin Intxaurragaren heriotzak gogor kolpatu nau. Ez gaitu utzi Zeanuriko alkate ohiak, Karlos Garaikoetxea lehendakariaren idazkari izan zenak, Eusko Alkartasunako militante fundatzaileak, birritan eusko legebiltzarkide, Lurraldearen Antolaketa eta Ingurumen sailburu eta Garapen Iraunorraren aldeko Eskualde-gobernu sarearen fundatzaile, Uraren Euskal Agentziako zuzendari izan denak. Joana da, niretzat, gizon oso bat, jatorra eta ondradua. Euskal Herriaren aldeko borrokalari bat. LAGUN bat, bai honela, hizki larrietan.

2003an ezagutu nuen Sabin, bera Eusko Jaurlaritzako sailburu zela, nik Euskadi bisitatu behar nuen data batean errezibi nazala eskatu niolarik. Adostutako egunaren bezperan, ostatua hartua nuen hotelera deitu zidan hitzordua bete ahal izango ez zuela esanez. "Ez zaitez kezkatu, sailburu, beste batean izango da", esan nion. "Ez, Echarri", esan zidan. "Ezin izango dut adostutako orduan egon, baina bai egun horretan, eta zure zai-egotea konpentsatzeko bazkaltzera gonbidatuko zaitut". Argentinako politikoekin bestela ohituta nagoenez, harrituta utzi ninduen.

Honela hasi zen gure adiskidetasuna. Segida izan zuen beste zenbaitetan, bildu ginelarik Tolucan, Recifen, Buenos Airesen, Resistencian, Bilbon, Zeanurin.

Beti gizon bera: xaloa, lasaia, apala, hautsi ezinezko zintzotasuna zeriona.

Ez dakit ez ote naizen sekreturen bat agerian uzten ari  --Maria Jesusen barkatuko nau--, baina ezinezkoa da irudi batzuk nire gogora ez etortzea. Kargu altutan ibili ondoren eta birritan legebiltzarkide izan ostean langabezian izena eman behar izan zuela esan zidan hura, lanik ez baitzuen topatzen. Edo bere etxean hartu ninduen beste hura eta autoz eraman Zeanuritik 120 kilometrora nire familiaren etxera autobusa hartu behar izan ez nazan. Edo ni Euskadin bisitan nengoela telefonoz deitzen zidanean nola nengoen eta zeozer behar al nuen galdetzeko. Edo Resistenciara Buenos Airesetik etorri zenekoa Iguazu bisitatzeko, eta hemendik 700 kilometro ezeroso ibili behar izan zituenekoa, hemendik ez baitago hegaldirik. Edo Deustuan ingelesa ikasten ari zela esan zidanekoa, ez baitzuen hobetzen egon gabe egon nahi horretarako beta zuelarik. Edo nire arreba hil zelarik indarra ematearren etxera deitu zidan hura. Edo Athletic-eko elastikoa oparitu zidan bestea, bere izena bizkarrean --erabili gabe gorde dut--, nahiz eta bere alaba Mirenek ez zuen begi onez ikusten horretarako erosi ez zuen hura hala erabiltzea.

baina halakoxea zen Sabin. Ez alkatea, legebiltzarkidea edo sailburua. Sabin, laguna. Email bat erantzun gabe uzten ez zuena, erantzunik espero ez direnak barne.

Hemen, Argentinako probintzia txiro batean --bere garaierako politikariak esku bakar batez zenbatzen diren herrialde honetan--, bere heriotza adierazten diren posta jaso dut. Euskadira noanean ni errezibitzeko gehiago egongo ez dela esanez, dastatuko ez dudan makailora gonbidatzeko ez dela gehiago egongo. Bere bizitzan igandero bezala Gorbeiako gurutzea ikutzera igoko ez dela esaten didana.

Nahi dutela esan dezatela. Ez dit axola. Ez diet sinesten. Euskadira joango naiz, Zeanurira joango naiz, eta Gorbeiara. Eta orduan berriz ikusiko dut Sabin, horretan gelditu baikinen. Nire laguna delako. Eta lagun gisa ez dio hutsik egingo bere hitzari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia