euskal diaspora eta kultura
2014/05/29
PUBLIZITATEA
Chicago, AEB. Haizearen Hirian, Chicagon dira dagoeneko Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia euskal kirolariak, "Ruta 66" abenturaren erdian: AEBak alderik alde ari dira zeharkatzen, txirrindaz, kirol egokitua sustatzeko asmoz. Castañedak hainbat urte daramatza beteranoen alorrean kirol egokituaren munduan lanean eta marka ikusgarriak eskurttu ditu: Ironman bat, triatloirik gogorrena, amaitzea lortu zuen aurreneko minusbaliotasundun euskal kirolaria izan zen (2009an) eta espainiar estatuko triatloi egokituan marka onena berak du (11h,7’,14”).
Bidelagun du Alfredo Olabegoia, Hawaiiko Iromana amaitu zuen espainiar estatuko aurreneko kirolaria (1988). Olabegoiak orotara 18 Ironman egin ditu eta bidaia honetan laguntzaile, kazetari eta itzultzaile gisa ariko da.
Jarraituiezu sarean
Nahi dutenek bidaia honetan parte har dezakete sare sozialei esker eta eguneko argazkiak eta berriak irakur ditzakete kirolarien Facebook orrian. Hona hemen bidaia honetako "postal" batzuk:
[Illinois aldean aurkitu zituzten txinatar txirrindulari batzuekin. Iñakik bere iloba Aitorrek Pekinen duen jatetxera joatea gomendatu zien (argazkia Ruta66)]
[Chicagon kirolariek bertan bizi den bizkaitar bat bisitatu zuen. Orain zazpi urte etorri zen hirira eta Paola's Vinus kafetegia du bertan. "Hitz egin, pintxoak dastatu, gehiago hitz egin... eta konturatu orduko, lau ordu paseak ziren" (argazkia Ruta&66)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus