Bartzelona, Katalunia. Euskal literaturaren Bartzelonako jaialdia da Literaldia eta iazko edizio guztiz birtualaren ondoren, aurten programazio hibridoaren alde egitea erabaki dute antolatzaileek. Gaur bertan hasita eta maiatzaren 19ra arte, hiriko Euskal Etxea, unibertsitateak, Centelles Liburutegia eta pantaila bera sortzaile eta zaletuen arteko biltoki, gertaleku eta zubigune bilakatuko dira. Luxuzko gaurko estreinuan, Ruper Ordorika kantari oñatiarrak eta Isaac Xubín idazle eta itzultzaile galiziarrak bat egingo dute "Tempo de exilio" aurkezteko, poesia eta musika uztartzen dituen emanaldi bat, Joseba Sarrionandiaren olerkien oinarrian.
Hona Literaldiaren 2022ko edizioko programa
Apirilaren 20an:
Ruper Ordorika eta Isaac Xubín. Erbestealdia, Tempo de exilio. Joseba Sarrionandiaren poemak eta abestiak. Arratsaldeko 7etan Centelles Liburutegian
Apirilaren 21ean:
Ruper Ordorika eta Isaac Xubín. Erbestealdia, Tempo de exilio. Joseba Sarrionandiaren poemak eta abestiak. Eguerdiko 1ean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Antzokian
Apirilaren 22an:
“La jirafa Kira”, liburuaren aurkezpena, Nerea Mendizabal eta Marta Fontanarekin. Arratsaldeko 7etan euskal etxean
Apirilaren 26an:
Bartzelonako Euskal Literaturaren Irakurketa Klubaren saio berezia, Karmele Jaio idazlearekin. Arratsaldeko 7etan, online
Maiatzaren 5ean:
Karmele Jaio idazlearekin online solasaldia. Arratsaldeko 4.30etan
Maiatzaren 12an:
"Euskal literaturan gatazka armatuari buruzko irudikapenaren irakurketa feminista": Iratxe Retolazaren hitzaldia. Eguerdiko 1an, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Letren Fakultatean; eta arratsaldeko 4:30etan Bartzelonako Unibertsitateko Josef Carner eraikinean
Maiatzaren 14an:
Lluïsa Etxeberriaren errezital poetiko, bisual eta gastronomikoa. Arratsaldeko 7etan Euskal Etxean
Maiatzaren 19an:
Joseba Azkarragaren “La libertad y los DDHH como objetivo” liburuaren aurkezpena, Azkarraga bera, Kataluniako Quim Torra president ohia eta Maria del Olmo bertan direla. Arratsaldeko 7.30etan
Literaldia jaialdian antolatzaile eta lankide dira Bartzelonako Euskal Etxea, Etxepare Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritza, Bartzelonako Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Bartzelonako Liburutegiek eta Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofiziala