euskal diaspora eta kultura
2012/02/15
PUBLIZITATEA
Berlin, Alemania. Etxepare Institutuak jakinarazi duenez arrakastatsua izan larunbatean Ruper Ordorikak Berlinen eskaini zuen kontzertua: aurreikuspenak gainditu eta 140 bat lagunek lepo bete zuten MedienGalerie aretoa. Ordorikak 'Hodeien azpian' diskoa aurkeztu zuen eta bere aurreko hogei lanetako kantu ezagunak ere jo zituen. Entzule euskaldun ugari bildu ziren bertara, Alemaniako beste muturretik propio etorritakoak ere; eta baita ere zenbait alemaniar. Eurentzako itzultzaile lanetan ibili zen Ainhoa Añorga, ekitaldia antolatu zuen Berlingo Euskal Etxearen presidentea.
Bestalde, astelehenean Berlinale zinemaldiaren baitan egin zen 'Basque Day' edo Euskal Egunak ere erantzun ona izan zuen. Bereziki aipagarri izan zen "Mugaritz BSO" dokumentalaren estreinaldia. Felipe Ugarte txalapartariak eta Juantxo Sardon zinemagileak zuzendu duten lan honek txalo zaparrada jaso zuen 'Culinary Cinema' saileko emanaldian. Filmea Andoni Luis Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxe ezagunaren sukaldean sartzen da eta bertako platerei musika jartzen die, horretarako jakien jatorri eta gastronomia desberdinen bila munduan barrena bidaia eginez.
"Mugaritz BSO" filmaren trailer bat:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus