euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ehun urte bete dituen Gernikako Arbola kantuaren grabazioa Berlinen izan zen entzungai

2013/05/29

Inaxio Lopez de Arana grabazioen partiturak erakusten Berlinen eman zuen hitzaldian (argazkia BerlinEE)
Inaxio Lopez de Arana grabazioen partiturak erakusten Berlinen eman zuen hitzaldian (argazkia BerlinEE)

PUBLIZITATEA

Berlingo Euskal Etxeak antolatuta Inaxio Lopez de Arana itzultzaile eta ikertzaileak hitzaldia eman zuen Alemaniako hiriburuan iragan astelehenean. Lopez de Aranak Rudolf Trebitsch etnologo austriarrak 1913ko udan egindako euskal grabazio musikalak aztertu ditu eta haiei buruz solastu zen. grabazio horien artean aipagarria da Gernikako Arbola abesti ezagunaren aurreneko grabazioa. Biharamunean, Leipzigeko Unibertsitatean eman zuen bigarren hitzaldia, hango Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak gonbidatuta.

Berlin, Alemania. Rudolf Trebitsch etnologo austriarrak 1913ko udan egindako euskal grabazio musikalak gai hartuta, hitzaldia antolatu zuen Berlingo Euskal Etxeak maiatzaren 27an. Elkarteak gonbidatuta, Inaxio Lopez de Arana itzultzaile-ikertzaileak gai horren inguruan egindako ikerlana aurkeztu zuen.

Ekitaldia grabazio horien mendeurrenaren karietara egin zen, eta Euskal Etxeko kideez gain, beste zenbait interesatu ere bildu ziren bertara, elkarteak berak aditzera eman duenez. Aurkezpenaren ondoren, galdera-erantzunen txanda iritsi zen, eta Inaxio Lopez de Aranak ordura arte sortutako zenbait zalantzari erantzuna eman zien. 

Biharamunean, maiatzaren 28an, Leipzigeko unibertsitatean beste hitzaldi bat eman zuen Lopez de Aranak bertako Euskara Irakurletzak antolatuta. Oraingoan, baina, frantses, ingeles, aleman eta gaztelerara aldi berean itzulita. Euskal Ikasketetako ikasleez gain Historia eta Antropologiako ikasleak ere izan ziren bertan.

Berlin Trebisch

[Erdian, Inaxio Lopez de Arana hizlaria Berlingo Euskal Etxeko arduradunekin eta Leipzigeko euskara irakurle Unai Lauzirikarekin (argazkia Berlin EE)]

Berlinen daude oraindik Trebitschen grabazio musikalok, eta Berlingo Euskal Etxeak eta Etxepare Institutuak ezagutarazi nahi izan dute Inaxio Lopez de Aranak grabazio horiei buruz egindako ikerlana.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia