Rosario, Argentina. Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea bere 110. urteurrena ari da ospatzen aurten eta bertako kideek egitarau berezia prestatu dute abuztuko lehenengo asteburuan, bozkarioa hemengo eta hango lagunekin ospatzearren. Eusko Jaurlaritzako, FEVAko eta inguruko euskal etxeetako ordezkariak hitzordura bilduko dira topaketak, dantzak, musa eta sukaldaritza ona faltako ez diren bi eguneko jaiaz disfrutatu ahal izango dute. Euskal Herriko agintari eta erreferente batzuek online hartuko dute parte, hitzaldiak eta agurrak pantaila bidez bidaliz.
Hona larunbat eta igandeko egitaraua:
Abuztuak 6, larunbata
—10etatik 12etara: ongietorri gosaria, Euskal Etxeko jatetxean. Eusko Jaurlaritzako ordezkarien, FEVAko agintarien eta gonbidatutako euskal etxeetako ordezkariei harrera eta 110. urteurrenaren inaugurazio ofiziala
—12:00etan: Mus Txapelketako zozketak, Euskal Etxeko sotoan (Izena emateko prezioa: 2.000$ pertsonako)
—13:00etan: bazkaria Euskal Etxeko jatetxean
—13:30etan: “Zazpirak Bat Euskal Etxearen 110. urteurrena” Mus Txapelketaren hasiera, Euskal Etxeko sotoan
—14:00etan: Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren hitzaldi birtuala, Euskal Herriaren egungo egoera politikoari buruz, Euskal Etxeko lehen solairuko aretoan
—15:00etan: Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren agur birtuala, Euskal Etxeko lehenengo solairuko aretoan
—16:00etan: Hitzaldia Genero Berdintasunari buruz, Mariana Satostegui Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzako Harreman Instituzionalen arduraduna hizlari, Euskal Etxeko lehenengo solairuko aretoan
—17:00etan: Euskal Argentinar Erakundeen Federazioaren (FEVA) bilera, Batzar Aretoan
—19:00etan: Rosario bertako “Gaztedi Zutik” eta “Gure Haziak” dantza taldeen eta gonbidatutako dantza taldeen emanaldi artistikoa, Mateo Booz Aretoan (San Lorenzo 2243). Prezioa: 300$ pertsonako
—21:00etan: afaria agintariekin eta publikoarekin, Euskal Etxeko 1. solairuko aretoan. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Arambururen eta Sara Pagola Aizpiri Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosurreko ordezkariaren agur birtualak. Macachingo Euskal Etxeko Iñaki Unamunori omenaldia
Abuztuak 7, igandea
—09:00etan: Mus Txapelketako azken etapak eta sari banaketa, Euskal Etxeko zorupean
—12:00etan: bazkaria, Euskal Etxeko jatetxean eta ordezkaritzen azken agurra
Bazkarirako sarrerak mugatuak dira eta aldez aurretik behar dira erreserbatu. Lo egiteko lekua bisitariek beraiek kudeatuko badute ere, Euskal Etxeak iradokizunak eskainiko dizkie eskatzen dizkietenei. Kontsultak egiteko, deitu Euskal Etxera 03414217670 / 3415666115 telefonoetara.
Zorionak, Rosario, eta ondo ospatu!