euskal diaspora eta kultura
2012/06/14
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. “Gure euskal etxe kuttunaren Mendeurrena ospatzeko burutuko ditugun aktibitateak ugariak eta mota askotakok dira. Esfortzu eta engaiamendu handia behar izan dugu den dena gauzatzeko, baina Zazpirak Bat-ek emandako guztia atzera eskertzeko xedearekin egiten dugu. Eta komunitate osoarekin partekatu nahi dugu”, hitz hauekin aurkezten zuen Mendeurreneko egitaraua Luis Maria Barrandeguy-k ‘Euskaldun hitza’ bere irratsaioan. Proposamenak gaur bertan hasiko dira, kasu honetan Bizkaiko hiriburuan, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako ‘Klasikoen ikarkuketa’n Zazpirak Bat-en partaidetzarekin.
Ondoren, hitzorduak jarraian zehaztu bezala iragarri dira:
Uztailaren 14an: Zazpirak Bat-en Mendeurrena, Ikurrinaren 118. urtemuga eta Gizataldeen Gaua. Gizataldeen Gaua Rosarioko Udalak sortutako ekimena da. Kolektibitate bakoitzak jai egun bat aukeratu behar zuen publiko orokorrari begira ekitaldi bat antolatzeko. Zazpirak Bat euskal etxekoek uztailaren 14a hautatu zuten aipatutako urtemugengatik. Uztailaren 14an Magdalena Mignabururen 'Gure Arropa' erakusketa, eta eskulanen salmenta gauzatuko da euskal etxeko lehenengo solairuan. Gaueko 9:30etan taberna antolatuko da egoitzako frontoian. Sarrerak 70 peso balio ditu (edariak ez daude prezio honen barne). Euskal etxetik gomendatzen dute txartelak aldez aurretik eskuratzea, erakundearen idazkaritzan.
Abuztuaren 4an: Zazpirak Bat-en eta I. San Inazioren Mendeurrena.
-09:30etan: FEVAren
batzordearen bilera.
-15:30etan: Dantza
taldeen bilera (Euskal Asteko dantzaldia antolatze aldera).
-19:30etan:
Hildako kideen omenezko meza Maria Auxiliadora Elizan.
-21:30etan: Mendeurreneko
Afaria. España kaleko Aretoan. Jaian bertako lehendabiziko San Inazio ospakizuna ere
izango da gogoan. Rosarioko dantzariek eta Buenos Aireseko Accion Vasca taldeko dantzariek
hartuko dute parte. Laurak Bat euskal etxeko agintariak ere bertaratuko dira. Sarrerei
dagokienez, helduentzat: 200 peso; txikientzat (hamar urte arte dituztenentzat),
75 peso.
Txartelak bi kuotatan ordaindu ahal izango dira (ekainean eta uztailean). Ekainaren 19an jarriko dira salgai euskal etxearen ordezkaritzan. Koordinatzailea: Claudio Esnal.
Kultur Agenda:
Eta Zazpirak Bat euskal etxeko Kultur Azpibatzordetik, kultur agenda datorkigu:
Uztailaren 6an: 19:00etan, hitzaldia euskal etxearen egoitzan: ‘Euskal Nazionalismoa (1512-2012). Nafarroaren Konkista, antzinako Euskal Estatu independentea. Euskal kultura eta euskara. Kataluniako etxea partaide.
Uztailaren 19tik 29ra: euskal jatorrizko artista plastikoen
erakusketak. 'Gure Arropa' erakusketa. Bernardino Rivadavia kultur guneko Olga
Cossettini aretoan.
Uztailaren 19an: 18:00etan, Magdalena Mignaburu 'Gure
Arropa' erakusketaren egilearen hitzaldia.
Abuztuaren 2an: 21:00etan, Santa Fe Probintziako Orkestra Sinfonikoaren
kontzertua. Lekua: El Circulo antzokian.
Abuztuaren 4an: Mendeurreneko jaia.
Abuztuaren 25ean: Kolektibitate euskaldun, irlandar eta eskoziarren topaketa. Gaia: hizkuntzak. Hizlariak: Alejo Conti eta Fernando Lizarbe (euskara), Fernando O’Killian eta Guillermo Santana Mac Kinlay (gaelikoa). Euskal dantzak eta dantza irlandarrak. Zuzeneko musika Fingal taldearekin. Lekua: San Patricio elkarte katolikoan.
Urriaren 4, 11, 18 eta
25ean: euskal zineari
buruzko zikloa. Hizlaria: Emilio Bellon. Lekua: El Cairo aretoan.
Urriaren 22an: ‘Pilpileando Argentina’ euskal elkartasun eta solidaritate ekimenaren aurkezpena Rosarion.
Urriaren 23an: ‘Euskaldunak eskualdean, 100 urte’ argazki erakusketaren inaugurazioa. Lekua: Antonio Berni gunean.
Euskal Aste Nazionala:
Urriaren 26an:
-18:00etan: ‘Nortasuna eta ekonomia’ izenburupean Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren
hitzaldia. Lekua: Rosarioko Unibertsitatea.
-20:00etan: Gau artistikoa. Villa Mercedeseko euskal etxeko abesbatza eta Bizkaitik etorritako
Itxartu Dantza Taldea. Lekua: El Circulo Antzokian.
-22:00etan: Erromeria.
Urriaren 27an:
-09:30etan: FEVAren bilera.
-18:00etan: kalejira.
-20:00etan: dantzaldia. Lekua: El Circulo antzokian.
-22:00etan: Erromeria.
Urriaren 28an:
-11:00etan: Meza, Villa Mercedeseko euskal etxeko abesbatza partaide.
-12:00etan: Dantzak plazan.
-14:00etan: Azken bazkaria.
Euskal etxetik jakinarazten dute aldaketarik suertatzen bada adierazten joango direla. Bide batez, informazio gehiago jasotzeko, idazkaritzarekin kontaktuan jartzeko gomendatzen dute. Zazpirak Bat euskal etxeko idazkaritzaren ordutegia, hauxe: astearteetan 17:00etatik 22:00etara, asteazken, ostegun eta ostiraletan 17:00etatik 21:00etara; eta larunbatetan 17:00etatik 20:00etara. Telefono zenbakia: 0351 421 7670. Helbide elektronikoa: rosbazok@zazpirakbat.com.
Zorionak Rosarioko euskaldunei. Guk elkartuko egongo gara jaialdia honetan! Besarkada bero bat. Oskar de Goitia Eusko Brasildar Etxea Lehendakaria
Oskar de Goitia, 2012/06/15 02:55
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus