euskal diaspora eta kultura
2013/10/03
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. ‘Rosario Victoria zubi kulturala’ ekimenaren baitan, Rosarioko euskal etxea izango da liburuaren aurkezpenaren egoitza. Aukeratutako lekua ez da kasualitatea izan, izan ere Salbador Juaquin Ezpeleta, Victoria hiriaren sortzailea eta Entre Rios probintziako XIX. mendeko pertsona garrantzitsuenetakoa, euskalduna baitzen, gipuzkoarra, Oiartzunen jaioa.
Aurkezpen ekitaldiko egitarauari dagokionez, Roberto Bereziartua egile eta lizentziatuak obrari buruzko ohar eta iruzkin batzuk egingo ditu; 2013an Martin Fierro Saria irabazi duen Luis Albornoz esatariak Carlos Sforza-ren "El fantasma de la cal" ipuina irakurriko du. Aktibitate hauen gain, Dolores Moline artista plastikoaren lanak egongo dira ikusgai.
Hitzordua ostiralean, urriaren 4ko iluntzeko 8etan ikusiko dute Zazpirak Bat-eko instalazioek. Gogora dezagun, 'Salbador Juaquín Ezpeleta' liburuan, Ezpeletaren bizitzaren pasarteetan barneratzen dela egilea, Euskal Herrian hasi --Gipuzkoan eta Nafarroan-- eta Argentinako bere bizipen eta lorpen aberatsetara iritsi arte..
Mugimendu handiko iraila
Uztailean neguko euskara barnetegiko ikasle eta irakasleak agurtu ondoren, ekintzak ez dira batere gutxitu Rosarioko euskal etxean. Tristura handiko momentuak ere bizi izan zituzten lagun rosariotarrek abuztuan hirian gertatutako etxebizitza baten leherketarekin. Haren ondorioz, atzeratu egin zuen euskal etxeak Iñaki Deunaren urteroko festa eta ospakizuna.
Baina une txarrei ere aurre egin behar zaie eta lagun arten bada hobe, dudarik gabe. Eta geroago, baina halaxe, lagun artean, ospatu zuten San Inazio Eguna Zazpirak Bat-eko kideek. Afaria abuztuaren 31an izan zen, dantzari txikiak eta Gaztedi Zutik dantza taldea partaide.
Urteko programarekin jarraituz, irailaren 13an 'Gazta Zati Bat' dokumentala proiektatu zen Zazpirak Bat-en gizatalde kataluniarraren ordezkariak lagun. Antolatzaileek esan digutenez, “Alejo Conti etxeko irakasleak egin zigun pelikularen aurkezpena eta Kataluniako Etxeko kide den Angel Perellak, bwerriz, gaur egun Katalunian garatzen ari diren ekintzak eta 2014ari begira egingo direnak komentatu zizkigun”. Filma bukatzean, bidea zabaldu zitzaion eztabaidari bildutako lagunen artean.
[Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko Boleibol Taldeko neskak entrenatzailarekin (argazkiaEE)]
Kirol arloari dagokionez, Zazpirak Bat boleibol taldearen beste garaipen bat konpartitu nahi du euskal etxeak. Irailaren 20tik 22ra Sportivo Avellaneda Klub Nautikoan burututako txapelketan Lehenengo Postuan geratu ziren Zazpirak Bat-eko neskak 30 urtetik gorako kategorian. Matias Fulviok entrenatzen duen taldeak abuztuan Regatas Klubeko Txapelketako irabazleei irabazi zien finalean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus