euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Zazpirak Bat EEko jatetxeak Nazioarteko Turismo, Ostalaritza eta Gastronomia saria irabazi du

2007/11/12

Zazpirak Bateko jatetxea (EuskalKultura.com arg.)
Zazpirak Bateko jatetxea (EuskalKultura.com arg.)

PUBLIZITATEA

Nazioarteko Ofice argitaletxeak eta Trade Leaders´ Club elkarteak sari bat ematen diete urtero Turismo, Ostalaritza eta Gastronomia alorretan nabarmentzen diren enpresei. 120 herrialdetan dauden Elkarteko 14.000 bazkideen artean egindako bozketan Rosarioko Zazpirak Bat EEko jatetxea atera da aurten garaile. "Ez genuen sekula honelako saririk jaso eta ohore gisa hartu dugu, hamabi urte jo eta ke lanean aritu ostean", azaldu diote EuskalKultura.com-i jatetxeko arduradunek. Urtarrilean emango diete saria, Madrileko Nazioarteko Turismo Azokaren baitan.
Nazioarteko Turismo, Ostalaritza eta Gastronomia Sariok Ofice argitaletxeak eta Trade Leaders´Club elkarteak banatzen dituzte urtero kalitatezko legeak betetzen dituzten enpresa eta zerbitzuen artean. Aurten, Rosarioko Zazpirak Bateko jatetxea izan da sarituetako bat. Ainhoa eta Itziar Aguirre ahizpek kudeatzen dute jatetxea, euren ama Arantza Soraluce Azpiazuren laguntzarekin. Ainhoak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, "nazioarteko maila honetako saririk behin ere jaso ez genuenez, guretzat garrantzitsua izan da, lanean jo eta ke hamabi urtez aritu ostean honelako zerbait jasotzea".

Saria merezi duten enpresa edo erakundeen aukeraketa elkarte deialdigileak 120 herrialdetan dauzkan 14.000 bazkideen artean egiten duen kontsulta batek erabakitzen du. Aurreko edizioetan saria jaso izan duten enpresa argentinarren artean daude Aerolineas Argentinas, Bauen Hotela, EL Viejo Almacen, Esmeralda Palace Hotela, SRL, Parrilla eta Restaurante Las Brasas, Plaza Hotela eta Parador Turistico Neuquen, esaterako. Saria jasotzeaz gain Trade Leaders´Club-eko partaide bihurtuko da Zazpirak Bateko jatetxea eta sariaren ikurra marketing kanpainetan erabili ahal izango du.

2008ko urtarrilean banatuko dira sariak Madrileko Nazioarteko Azokan, FITURen. Argentinan urteko sasoirik lanpetuena bada ere, Zazpirak Bat jatetxeko arduradunak aztertzen ari dira saria eskuz esku jasotzeko Madrilera bidaiatzeko posibilitatea.


Lotura interesgarriak

Arantza Soraluce, una chef rosarina euskaldun y televisiva
2003ko abenduaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

Zazpirak Bat Euskal Etxea, Rosario
www.zazpirakbat.com.ar

Trade Leaders Club
www.tradeleadersclub.com

Nazioarteko Turismo Azoka, Madril
www.ifema.es/ferias/fitur


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia