euskal diaspora eta kultura
2011/05/31
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Urteak daramatza Rosarioko Euskal Etxeak Euskal Herriarekin lotura dituzten mota askotako proposamenak etxeko kide eta herritarrei eskaintzen: euskara eta euskal dantza klaseak, kalitate handiko sukaldaritza eta kolektibitateari buruzko irratsaioa, batzuk aipatzearren soilik.
Datorren urtean ehun urte beteko ditu euskal erakundeak, eta proposamen sorta hori handituz nahi du ospatu. Izan ere, joan den apirilaren 29an mendeurreneko jaia antolatzeko lehenengo bilera burutu zen euskal etxeko egoitzan, Enrique Otaño lehendakaria eta etxeko Zuzendaritza Batzordea partaide.
Bileraren testuinguruan, gaur egungo bazkide nahiz “erakundea eraikitzeko ezinbestekoak izan ziren eta diren lagunak” euren ideia eta iradokizunak komentatzera izan ziren deituak eta hala egin zuen bildutako jendeak. “Ideia guztiak oso baliotsuak dira eta kontuan hartuko dira; hala ere, datozen topaketetan gaiak itxiz joango gara. Azpimarratu nahi dugu jendearen gogoa eta ezaugarri dugun elkarren arteko errespetua”, adierazi dute euskal etxeko arduradunek.
“Jaia gauzatzeko ezinbestekoa dugu denon partaidetza; nahi duenak bere proposamena bidal diezaguke rosbazok@.net.ar helbidera”, adierazi du Euskal Etxeko lehendakari Enrique Otañok.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus