Rosario, Argentina. Azaroaren 8tik 17ra luzatuko da aurten Rosarioko Gizataldeen Festa eta Nafar Etxeko dantza taldearen emanaldi garrantzitsuena datorren larunbatean (gaueko 9:25etan) izango bada ere, jaialdiaren lehenengo egunetik ari dira Etxeko lagunak euren standean lan eta lan. Izan ere, Nafar Etxearen standean, proposamen gastronomikoak daude, tartean tortila pintxoak, txibierroak eta paella; kultur informazioa eta arte ikuskizunak, standaren ondoan dauden tauletan. Bertan, azaroaren 14an, osteguna, Etxeko dantzari eta musikariak aurkeztuko dira.
Aipagarria da Topaketaren inaugurazio desfilean ere hartu zutela parte Nafar Etxeko gazteek urriaren 31an. Kabalkada Rosarioko Udaletxearen aurrean bukatu zen eta han hiriko intendente Monica Feinek hitz batzuk luzatu zizkien kolektibitateetako ordezkariei.
Gogora dezagun aurten 35. ediziora iritsi dela Rosarioko Kolektibitateen Topaketa eta Nafar Etxetik jakinarazi nahi dute euren erakundeak hasieratik urtero-urtero hartu duela parte jaialdian kultur stand, dantza eta musikarekin.
Nafar Etxea Facebooken, Centro Navarro de Rosario